Azkoitiko udal artxiboetan aurkitutako testamendua, zeinak herriko enparantzan urkaturiko pirata baten azken ametsak jasotzen dituen
Dick Turpin
Azcoittia, 1671. urteco otsailaren hogoian.
Cein bacartiac beleac hilotzen aho usteletan!
Contatuac daduzcat dagoenecotz egunac eta orenac Guetariaco portuan preso harrapatu eta Azcoittico gartzelara ecarri nindutenetic. Socaren beroa lepabueltan ezagutu aurretic bana nahi nituzque azquen unerarte laga dizquidaten qauzac, nahiz iduzqui nahiz enbat beti jacaco poltsicoan eraman izan ditudan mundu ttipi bezain maravillosuac.
Gogoz uzten diat brujula xaharra Joseph Ross, berac eracutsico dizquic izar ororen izenac eta itsaso goibeletan gordetzen diren parabisuac, segui eguioc orratzari beldurtzeque, eta cain ezac urte amaiezinen hatzaparretatic.
To ximurturico mapac Garazi Etcheber, gurutza ditzatela hire behatz legunec Assia eta Africaco lurralde oparoac, ttintta beltzez marcaturico bidetchidorrac bacarric bait zaquiñate lurrac luzaroan estalitaco altchorren berri.
Hau da dena. Ez zazuela ene gorpua izaretan bildu, utzi iparraizeari ene mami izoztuac muxucatzen, ez dezala itchasoac ene gorputza urcatu nautenen aurrean ihurtzi, eta dena finitu denean, hilarguia odoletan blai icusten duzuenean, bidal itzazue caio itsu denac nigana, ene beguiez erruquigabe elica daitezen.
Artizarrac cain beza ene arima hordia.
Jhon Silver
|