L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txortan-2 (1984-uda) —Hurrengo artikulua




 

 

Otoitza

 

jl-x-63

 

Bere etxean hilda —gorpu ustel zegoeneko— aurkitu zuten exakutibo baten paperen artean kausitutako izkribua.

 

Ez dut beste nahirik aspaldian, ez dut besterik buruan, nire etengabeko obsesio zoroa baizik. Harrigarria da benetan nire kontua; hala uste dut nik behintzat. Ez al da harritzekoa bada, beste edozer baino gehiago, hiriko enparantza nagusiaren erdian etzan eta hantxe, jende multzoen artean, hiriko mugimendu trakets eta nahasiaren erdian, orduak eta orduak eman nahi izatea? Inoiz baino dotoreago joango nintzateke. Nire janzki beltz berriaz, gorbata tinko loturik, kapela eta guzti beharbada, bai, aurrez ondo dutxatuta eta bizarra ondo moztuta. Ilea ere zertxobait moztu beharko nuke hutsik gabe orraztu aurretik, ezta? Nire laneko maletatxoa ere nerekin eramango nuke, jakina. Hamabiak eta laurden ingurua litzateke ordurik egokiena. Imajina ezazue. Hasteko, laneko maleta utziko nuke zolu gainean, gero ezkerreko belauna lurreratuko nuke, eta gero gorputza, poliki-poliki beheraino. Ordukoa litzateke zailena ordea, jendeak nigan erreparatu besterik ez egitea. Berehala hurbilduko litzaidake norbait ea zer jazotzen zaidan edota gaiso al nagoen galdetzera. Norbait mediku bila hasiko litzateke, edo anbulantzia bat eskatuko luke... Nik aldiz, hantxe iraun nahi izango nuke, buruz behera etzanda, inoren aditasunik gabe, egote soilean. Ez nintzatekeela inoiz aspertuko deritzait, benetan, ez nukeela nire bizitzarekiko mineriarik ere izango. Ordurantxe hitz egingo nioke Jaungoikoari:

        "Ene Jaungoikoa, hutsik gabeko elizkoi zintzoa izan nauzu beti, baina ezin izan zaitut maite, ez ditut inoiz sinetsi ahal izan Zurekikoak. Ezin izan zaitut ulertu eta ezin ulertu izan dut Zuk eman diguzun mundu hau ere. Hauxe duzu egundo zinez egin dizudan otoitz bakarra".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.