L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txortan aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<txor0100>— Txortan-1 (1984-udaberria) —Hurrengo artikulua




 

 

Aurreneko hitz asperra

 

        Arratsalde euritsu batez eta zer egin ez genekiela, azken animoak musean jokatzen galdu genituen, zerbeza edaten asperturik, buruari hatz egin ondoren, gure izenak inmortalizatzeko, o la la, eta gure sasi literato grinak kanporatzeko, ad majoren gloriam nostri, txupatu hori Lori, zerbait egin behar zela pentsatu genuen halako batetan. Norbaitek, hik, ez begiratu niri horrela, Azkoitiko historia faszikulotan ateratzea komenigarria izango zela proposatu

zuen. Ezetz esan genion aho batez, liburu zaharren hautsek gaiso jartzen gaituelako eta horietako nahikoa dela Ricardo de la Cierva eta. Beste batek, hik, bai, eta kendu ezak behatz sudurretik, poemaz jositako liburua argitaratzeko esan zuen. Oso tristeak ginela eta mundu guztia negarrez ipiniko genuelako aitzakiaz baretu genuen eta bide batez baztertu ideia. Beste batek ostras!, alde egin du, Azkoitiko mugimendu sozial eta antikapitalistaren azalpen laburra idaztea nahi zuen. "Buaaaa" batez uxatu genuen. Ataria horrela, batetik eta bestetik hartu genuen hor eskutan duzuen samorrotxo hori osatzeko. Ez pentsatu erraza izan denik. Proba moduan jarri zaitezte orri txuri baten aurrean eta pentsatu poema, ipui edo beste zeozer idatzi behar duzuela. Izerditan blai egongo zarete lehendabiziko lerroa lortu baino lehen. Izarraitza igotzea baino zailago da hori. Kostata atera dugu. Konfidentzia kontatu behar badizuegu, semea erditzea baino neketsuago izan da guretzat, eta luzeagoa.  Irakurri gustora eta ondo ibili (eta gutxi gastatu, noski, zalantzarik gabe, bai alegia...)

        Despistatuentzat oharra: Opinio artikuluek opinio artikulugilearen opinioa baizik ez dute isladatzen. Bale?... bule, izkutatzen ez dena... (einde).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.