Fruituak, sasoikoak eta bertakoak
I.B.M.
Lurretik 50 argi-urteko distantziara dagoen KOTZ 435 galaxiako "Gul" planetan "Kia" astronomariak teleskopio nukleofotoloide erraldoia eraiki zuen, zeinaz Lurreko egunkariak ere irakur bait zitezken. Goiz batean Lurreko ohian batean zegoen herrixka bat enfokatu zuen, herrixkan etxe bat eta etxean lehio bat, non izpilu bat ikus bait ziteken eta bertan zorionez bete zuen irudia: neskatila xarmangarri portzelanazko azalduna, zaina esnatu berri, begiak nagitasunez irekiz, zetazko soinekoa burutik gora iraganez, gorputz biluzia izpiluari inozoki erakusten ari bait zen. Berehala ohartu zen "Kia" huraxe zela bere bihotz koxkorra, poz eternoz beteko zukeen kutuna unibertsoan bakarra izaten laranja erdia. Eta hain zoriontsu sentitu zen ezen amildegitzar batetik erorita bezala gelditu zen ikusten zuena ez zela ordukoa, 50 urte lehenagokoa baino konturatu zenean. Jada, neska xarmangarri hura atso zahar eztulkaria baino ez zela izango pentsatu zuen.
Txikitu egin zuen teleskopioa eta, aspaldiko partez, larrosak erregalatu zizkion emazteari, zeinak ezohizko gertakari bi haiengatik senarrari zoro usaina hartu eta negarrari eman bait zion.
Guzti hori 50 argi-urteko distantziara dagoen KOTZ 435 galaxiako "Gul" planetan.
|