L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ...y Manolo hazte la cena solo (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Parabisuko ura

 

Franz

 

Harith beduinoa eta bere emazte Nafisa batetik bestera ibiltzen ziren, eta datilondoak, gameluentzako belarra zein ur gaziko puntzuren bat aurki zezaten edozein lekutan ezartzen zuten heuren denda zarpatsua.

        Urte luzez bizi izan ziren horrela, Harith bere betiko zereginetan aritua, basamortuko arratoiak ehizatzen, larrua kentzeko, eta palmondo hariekin soka ehiotzen, igarotzen ziren karabanei saltzeko.

        Egun batez, baina, iturri berri bat agertu zen areatzan, eta Harith'ek dastatu egin zuen bere ura. Edaten ohi zuena baino askoz ere garbiago zelarik, Parabisuko ur berbera iruditu zitzaion. Guretzat ostera nazkagarria izango zatekeen, gaziren gaziz. "Estimatu egingo duen bati eraman zioat" esan zuen.

        Horrenbestez, Bagdad'erantza abiatu zen, Harun-al-Raschid'en jauregiari buruz, bidean datil batzuk jateko beste ezertaraho gelditu barik. Bi zaragi bete ur eraman zituen aldean: beretzako bata eta bestea Galifarentzat.

        Egun batzuren buruan Bagdad'a iritsi zuzenean jauregirantza jo zuen. Gardek bere historioa entzun eta —halaxe gertatu behar zuela idatzita zegoelaho soilki— Harun'en audientzia agirira onartu zuten.

        "Sinesdunen Gomendadore hori", esan zuen Harith'ek, "Beduino gaixo bat naiz, eta basamortuko ur guztiak ezagutzen ditut, gainerako gauzetaz aski aditua ez banaiz ere. Parabisuko ura aurkitu dut eta zuretzako opari diñe eritziz, berehala etorri naiz zuri eskeintzera".

        Harun Integroak ura dastatu eta —bere herritarren berri ongi baitzekien— gardei Harith eramateko eta bere erabakia eman artean giltzapean eukitzeko agindu zien. Hurrena, garden kapitainari deitu eta zera esan zion: "Guretzat ezer ez dena, horrentzat berriz dena duk. Beraz, gauaz jauregitik atera ezazue. Tigris bulartsua ikusten ez utzi. Bere dendaraino eskolta ezazue, ur gozorik dastatzen utzi gabe. Emaizkiozue orduan mila ontzako urre eta nire eskerronak bihurtu bere zerbitzuarengatik. Parabisuko Uraren zaindaria dela esaiozue eta bidaiari guztien artean dohainik bana dezala nire izenean".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.