Invado Nicaragua
konortea galdu eta (joan nintzen)
nortera ametsetan, han
korte batetan
portea ordaindu eta
gura barik
normaltasunera bueltatzeko
biletea erosi nuen.
Ausartzearen bidean dardarka nabil;
imajinatu ditut,
edangabe gizon direnak;
telebistan parra-parra maniatzen dakitenak,
oinazez, zihurtasunez eta erremedioripe haur bat
munduratuko duten eme handituak.
Azul marinozko txapel gorriek
zoroetxeraturiko gazte erotua eta
besoetako sanen ibilbidea txuta loi batez marratu dutenak.
Soldaduak,
deapiekoen eginbehar ezberdin guztiak,
abade baten gezurra eta haren azal zuriaren zurikeria,
tiroka agertzen eta izkutatzen dabiltzan gizon desbizituak
... eta beldur naiz
imajinatzeaz bakarrik.
|