L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Txistu y Tamboliñ aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Txistu y Tamboliñ... y otras cosas de las Vascongadas (1983-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Geroa, langilearen leloa

 

Aristides Basetti

 

        Teatroa egiten jakin arren teatroa zer den ondo ez dakigunez Geroako Paco Obregon hitzontziarengana jo dugu. Hemen doakizue beraz:

        Geroa duela 20urte sortu zela diosku Gerediaga elkartearen babespean, bera eta bere koadrila sartu zirenean, orain dela 12 urte, profesionaltasuna planteatu zuten eta duela 3 lortu, halan edo holan.

        Gaur egun hamabi lagun inguru dira, guztiz teatrora dedikatuta, ez daukate jairik, denbora librerik, ez dute dirurik irabazten... (koitaduak). Denbora libre guztia ikerketan eta lanean erabiltzen dute.

        Garai zaharretako hainbat anekdota kontatzen dizkigu. 4-L baten one bat ipini eta fulana batekin txortan zebilela hil ondoren kondekoratua izan zen mariscal baten historia antzeztu eta gero presaka ospa egiten zuten eta abar.

        Enroilatu egin da eta mozteko konpromiso politikoaz itaundu diogu: "Gure lanean ageri izan den konpromezu politikoa adkiritua daukagu, oker ala zuzen, eta gure gizitzan zehar aurrera eroan dugu". Ideologia toki guztietan agertzen dela diosku, artean batez ere, baina teatroan gehiago igartzen bada komunikabide askoren sintesia delako dela. "Hots, gu egoera eta une konkretu baten bizi gara eta hori isladatzen dugu baina horrek noski, ez du esan gura guk opzio politiko konkretu bat defendatzen dugunik. Pluralistak gara, zabalak.

        Baina gure herriaren problematikaz kezkatzen gara eta nire ustez, hori da teatroa egiteko erarik balidoena, ezta?".

        —Berriz beste galdera bat mozteko: ea nola konbinatzen duten problematika hori sarritan darabiltzen umorearekin.

        —Nire ustez, tragedia azal-azalean dago Euskadin gaur egun. Umorearen bidez nahi duguna da publikoa ematen diogunarekin distantziatzea. Ez dugu nahi jendearen bihotzera iristea, intelijentziara baino. Klaro, kontuan hartuz inteligentzia ere sensiblea dela.

        Euskadin komunikazio gutxi dago, dogmatismo asko. Gutxi eztabaidatzen da eta ez da nire egia zure egiarekin konfrontatzen eta umorearen bidez, gure ustez, lortzen da dogmatismoa baztertzea.

        —Umore hori lortzeko, zein bide erabiltzen duzue? Testoak adaptatu...

        —Nahiko selektiboak gara testoekin. Autore onen testo onak bilatzen saiatzen gara. Horrela teatro hobea egingo dugulakoan.

        Testoak nahiko hertsiki segitzen dituztela diosku. Klaro, arazoa da hemengo publikoa ez dagoela ohituta, ez dela oso heldua, adibidez ingelesa bezalakoa.

        —Zer, asko inprobisatzen duzue ala zer? Zeren oraintxe bertan hiru lan batera daramatzazue, ezta?

        —Bai, bueno... Aurten hiru lan daroaguz baina, bueno, oso arduraturik gaude aktorearen lanaz, eta hau da Geroaren beste ezaugarri bat; oso kezkaturik gaude testoa hartu eta antzeztu arte dagoen prozesuaz, zeren eta ezin dezakegu teatroa existitzen denik esan publikoaren aurrean egin arte. Eta kontutan hartu aktorearen mundua oso konplexua dela, zeren gorputza instrumento bezala erabiltzen duzu. Zuk pentsa, flauta bat hartzen duzunean, zulotxo bat tapatu eta do jotzen du ta beste bat tapatu eta re: beti berdin; baina gorputzak igual egun baten do jotzen du eta urrengoan sol, eta koherentzi hori lortzeko lan asko egin behar da eta denbora asko behar da.

        —Bai, esto... zergatik erabiltzen duzue beti tematika oso unibertsala eta ez oso konkretoa?

        —Bueno, argi daukaguna da euskal kultura birsortzeko beste kulturekiko errezeptiboak izan behar dugula, derrigorrez. Hots, asimilatu egin behar dugula. Gainera, gure lanek beti daukate zerikusiren bat hemengo eta egungo arazoekin eta hori uste dut oso argi dagoela gainera.

        Bestalde, euskal teatroa nahiko kaskarra da eta euskaraz egiten dena, oraindik kaskarragoa. Horregatik antzerki ona egiteko, egile onak bultzatu behar dira.

        Batzu dioskute gure teatroa ez dela Salamancan edo Parisen egiten denarekin bereizten. Joder!, ojala, Salamancan edo Parisen egiten den teatroaren modukoa egingo bagenu, Kojonudo, txo!

        Gaur egun, Geroak gazteleraz bakarrik dihardu. Egin zuten aintzina ahalegin fallido bat, elebiduna. Baina argi daukate euskararen arazoa eta horretarako jende euskalduna gehitzen ari zaizkie, euskara hutsez lan egingo lukeen talde bat eratzeko asmoz.

        Kaleko teatroa ea zergatik ez duten egin galdetu diogunean, ez zaiela interesatzen esan digu. Normalean ez bait dute kalitate minimo bat lortzen. Orain moda antzerako zerbait dagoela dio, baina bere ustez, bide oker bat da hori. Justu orain lokalen faltan gabiltzan garai batean, lokal horrek lortzearen alde borrokatu behar dela diosku. Gero, noski, lokal horrek lortutakoan, agian kakatara bialduko genituzke baina gaur egun beharrezkoak dira.

        —Zein da publikoaren erantzuna? Bueno, Geroak badauka publiko estable bat deitu daitekeena ezta, Durangon behintzat.

        —Normalean publiko gaztea da, zeren jendea ezkontzen denean badirudi teatroa ikustea ez dela oso serioa eta orduan zinera jotzen du.

        Euskal teatroa desprestigiatuta dago, oraindik "mente de provincianos" edo horrelako zerbait dago. Adibidez, Bilboko burgesiak PNV-ri ematen dio botoa baina Madrilera joaten da teatro komertzial guztiak ikustera eta Bilbon berdin konportatzen da. Bestalde badago publiko faltsu bat, adibidez gure lanetara etorten dena, Geroa famatua delako edo herrikoa, Durangokoa delako, eta horrelako arrazoi txorragatik etorten dena. Teatroa indartzeko gizartean errotu behar du eta gainera oso baliokoa gertatuko litzaioke Euskadiri, Teatroan elkarrizketa eta erreflexioa indartzen direlako.

        —Zer egiten du Eusko Jaurlaritzak teatro mailan?

        —Gobernu hori egiten ari den lanak teatro mailan (antzerti, aldizkariak, etab) desagisado bat dirudi, eta ez pentsa ni azterketa bat egitearen kontra ipintzeagatik bota nindutelako esaten dudanik hori. Heuren sistemaren arabera, aktore bat beste baten etsaia bihurtzen da, konpetentzian oinarritzen bait dute elkarlana. Bi aktore mota daude, ezta, aktore behartsuak eta gobernuaren babesean urtengo duten aktore mota, "Fama"ren antzerako zeozer egitea gura dute. Teatroaz politikoki baliatzea baino ez dute nahi.

        Teatroarentzat plangintza orokorra falta da. Gobernuan ez dakite zertara jolasten ari diren ere. Benetan eh! Ez dakite nondik nora dabiltzan. Gainera, kasu bi edo hiru kenduta PNV-ko karnetdunak dira eta badakizu ezta...

        Bestalde heuren asmoetatik bat da, egun dauden taldeetatik aktoreak hartzea konpainia handi bat egiteko eta horrek gaur egun suposatuko luke talde guzti horiek erren uztea edo pikutara bidaltzea. Ez dute desberdintzen afizionatuen eta profesionalen artean, subentzioak ematerakoan, jode eta hori laostia da; ezin zaio dirutza berdina eman teatrotik bizi behar duen bati eta hobbytzat duen bati.

        Argi daukagun beste gauza bat euskal teatroa gogorrago subentzionatu behar dela da, baina noski, erlatiboki, bestela gerta daiteke jendea diruagatik euskaraz teatroa egiten hastea eta ez euskara beragatik. Baina duda barik ahulagoa den legez, laguntza gehiago behar du. Eta bai euskal teatroa eta bai teatro baskoa bultzatzeko derrigorrezkoak dira komunikabideak (ETB, batez ere) gizartean errotzen lagunduko bait lukete. Horrela bai Euskal Telebista, bai teatroa indartzea lortuko litzateke eta.

        —Zer deritzozue teatro jaialdiei? Positiboak dira? Laguntzen dute euskal teatroa promozionatzen?

        —Bueno, izatez, jaialdiak positiboak dira baina zentzutan proiektaturik dauden ikusi beharko litzateke. Arazoa ez da kristolako montajeak egitea Euskadiko teatroaren errealitatea isladatzea baino.

        —Eta azkenik, zelan ikusten duzue etorkizuna?

        —Optimistak gara eta izan behar dugu. Lehen gauzak askoz okerrago zeuden baina gaur egun desajuste bat dago gure eguneroko lana eta egoera ofizialaren artean. Ez zaio behar bezala erantzuten gure lan nekagarri eta konstante honi. Dena dela, aurrera jarraitu behar dugu eta ez gaude hain txarto.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.