Iepa irakurle: nola edo hala zurekin gaude eta gehien bat zure modukoen laguntzari esker. Durangori "martxa" apur bat falta zaiola uste dugun talde irekia gara. Nolabait ezagutu genuen elkar eta aldizkari bat argitaratzea pentsatu genuen, euskarazko kreazio lanak argitara emango zituena gehien bat (erdara diskriminatzeko asmorik gabe eta komikilaritza, marrazkigintza eta beste hainbat arlo ere ikutzeko ustearekin).
Beraz idazlanak batu eta irakurtzeari ekin genion. Poemak eta ipuinak ugari azaldu zitzaizkigun, aurrez eginak zeudelako gehienak, baina beste guztia egitea nahiko neketsu suertatu zaigu. Bueno, baina dena bildua genuenean, aldizkariari itxura ematen hasi ginen (honelako formatoa... ez dakit zeinbat hutsune... testu honentzako marrazkia eskatu...) eta, eraberean, presupuesto antzeko bat tanteatu genuen, aldizkaria patxadazkoa egitekotan 100.000 pezeta edo 15.000tan jo genuen. Diru iturrien berri jakiteko batekin hitzegin, besteari galdetu, udaletxearen laguntza monstruosoa ezagutu arte (eskerrak politikoak literatura, euskara eta kultura osoaren inportantziaz konturatzen hasiak direla), hauen laguntzak propagandarik ez jartzeko lujoa eman digu. Dena egina zegoen, lan guztiak erretzeko poxpoloa bakarrik falta zen. No, 10.000 ptas. es la hostia para una gente tan poco fiable como nosotros y, además, aprovecharlo en algo más práctico (erdaraz bestela segurutik ez dira enteratuko eta). Bakarrik bere burua infernutik salbatzeaz akordatzen den atsoak (han egoteko bestekoak egin dituelako) ahasturiko hilobari ematen dion paga ridikuloa dakarkit gogora. Konturatuko zineten 10.000tik 150.000ra dagoen aldeaz ezta? Erantzuna makinaz idatzia balego zeroen tekla oker dabilela esateko gai dira gero. Gora behera honek ez dakit komentario gehiegirik merezi duen?
Pobrezian ahalik eta gauzarik hoberena egiten saiatu gara. Ia hurrengo zenbakia egiterakoan gure kolaboratzailea zaren (besterik ateratzea lortzen badugu behintzat).
Eskerrik asko irakurleoi, ai ene zuengatik izango ez balitz!
Dinero a la imaginación,
pues al poder le sobra imaginación (y dinero).
DIRETORIE
|