Beti bezala baina azkenik, desberdina
Gatget
Ikasten egon behar nuen. Ba dakit baina ez dut ikasteko gogorik. Horri hau idaztea nahiago dut, nere pena ezin diodalako inori konta eta hau da «el mejor metodo de escape».
Benitoren zinta bat jarri dut eta Orbaizetako Olaren ondoan nagoela pentsatuz, hitz hauek idaztea hoberena iruditu zait musika lasai eta paketsua entzutean.
Haserre nago, inorekin ez, egia da, baizik eta nerekin lelo parekabea naizelako.
Atzo, lehenengo astean ezagutu nuen neska lirain eta polit batekin edo ez da horrela izango? topo egin nuen.
Hizketan hasi ginen eta azkenean, beti bezala neska-mutil bik amaitzen duten bezala amaitu genuen.
Neska hura maite dut. Ala ez? Benetan ez dakidala.
Gure lagunen aldetik alde egin genuen eta toki paketsu eta ilun batetara abiatu ginen. Beti bezala.
Betikoa. Musuka hasi, ongi ebatu, gure gorputzak estutu gehiago ezinik eta nere eskuek alde egin zuten bere eperdi berebil hura sentitu nahian.
Geroago, eskuak gorantza eraman nituen atzekaldetik baina aktuen bere titi tenteen aurrean jarri nituen. Ez zuen ezer esan eta ikaraturik geratu nintzan.
«Soy un aprovechado». Izan daiteke baina ez zuela ezer esaten ikustean jertsea eta alkondara gorantza bidali nituen musuak emoten jarraitzen genuen bitartean.
Eskuak alkondararen barrutik sartu nituen eta bere gorputzaren berotasuna sentituz esan nuen «Viva la teta libre!».
Hori egin nuen. Titiak igurtzen nituen bitartean musuak emoten jarraitzen genuen.
Titiak aska nituenean, nere zakila gogortuta zegoen (zakila gogortua neukan) eta nere eskuak berriz ere eperdian jarriz nereganatu nuen. Musuak aparte utzi nituen, ipurdia askatu nuen eta berriz ere titiak presondegira bidali nituen.
Bere gorputza nereganatu nuenean esan nuen niretzat «Anormal... qué haces?».
Gerritik ebatu nuen eta lagunak zeuden tokira abiatu ginen. Haserre nengoen nere buruarekin. Neska hura maiteko dut? Tabernara sartzerakoan, neskaren «hermanue» aurrean zegoen: «Estaba rico o qué?» geldetu zuen. Gehiegi izan zen niretzat. Lagunak zeuden mahaira joan ginen eta nola aulki bat bakarrik zegoen neska hura nere gainean jarri zen.
Herrira itzultzea pentsatu genuenean neska agurtu nuen.
«El próximo sábado igual volvemos» eta musu bat eman zidan.
Ez zegoela haserre zirudien eta piska bat poztu nintzen.
Auto-stopean etorri ginen Zamorako batekin. Hitz egiten hasi zen «Que si sois jovenes, que a ver si sois de ETA, que si los bares, que si las chicas y donde haga pelo atiza».«ANORMAL...!!»
Ez dakit maitemindurik nagoen baina izan daiteke gertatzen zaidana normala ez dela diotelako «los machos del pueblos». Betikoak...!
TTU-TTUAren erredakziora, ipuinarekin batera, gutun hau heldu zaigu. Hona hemen esaten duena:
Ero bat naizela diote.
Egia izan daiteke, baina hau esaten duten guztiak mozorroak daramate iruzur egin nahian.
Irizketak egiten bakarrik dakite beheraldean bizi naizelako.
Agian, mozorroak kentzen dituzten bakoitzean adipetuko dira hasigogorrak direla eta ispiluan isladatzen direnean kupitzen dira ni baino mozorro txikiagoak direlako.
Ez naiz aiherkorra baina opari bat eskeini nahi diet eragipen pixka bat eskuratzen dudanean. Hizkuntza guzti horiek begi-eperditik sartuko dituzte eta korrok egingo dut sudur zikin guzti haien artean.
Guzti hauek, eroak garela esaten duten guztiek, egun batean desagertu egingo dira, etxeko kakarraldoak desagertzen diren moduan amak BLOOM botatzen duenean, eta berriz ere, beste batzuk helduko gara beste guztiak eroak direla esanez gure aurpegia mozorro politekin ezkutatuz.
GATGET
|