L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ttu-ttuá aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Ttu-ttuá-0,3 (1984-negua) —Hurrengo artikulua




 

 

Duela anitz urte...

 

Iñigo Barandiaran

 

Duela anitz urte, denborak beste eratako garrantzia zeukanean eta Sisifo (edo holakoak) artean agertu ez ziren aurregarai haietan, aitaordezko agureak, jadanik zainak narrabide ubelak zitzaizkiolarik azalpean, holantxe mintzatu omen zitzaion bere alaba bakar eta beraz adoretsuenari:

        «Heriotza hurbil antzematen dut. Laister haizeak, orbelak zanbulukatzen dituen bezala, zure begi laranjatsuetarako lausotuko nau. Bai, orok irakurritako lerrokada izango naiz eta esku suabe batek izenbakoen historia-liburuaren ezkerraldean rnetatuko nau.

        Bueno, ordurako zeharo asimilaturik izan beharko duzu: beti dago zerozer sartalderago gogoratu beti sartalderago.

        Amak esandako lumarik ederrena eta antzekoak bigarren mailako zerak dira; gainera idazten ez duen luma edergailu baino ez da». Irribarre gogerazle bat luzatu zitzaion belarri zimur tarten orduan bai sasoia eta hamaika zerrikeria berpizten zirela.

        Kolpeka hitzegiten zuen, azkenaurreko arnasa aprobetxatu nahian edo. Etenka. Haren itsu-begi ispilotsuetan ez zegoen ez tristura ezta etsipen aztarnarik, ile urdinak emandako jakituria disdiratzen zuen aurpegian, nekez bainan.

        «Eriden ez duzun artean, banimenduan, etxetik urrin ibiliko zara, arima errarien antzera atzedenga» jaurtiki zuen trumoitsuki, baina besoetakoa ez zen batere ikaratu; egia esan, etzuen tipo adurti hori larregi istimatzen eta dakizuenez respetorik ez dagoenean ez dago beldurrik eta beraz maitasunik ere. Halan eta guztiz onartu egin zuen. «Kausitzerakoan gorde eta poz-pozik biziren zara. Ez dut ezta pentsatu nahi kaskar gizen bat bilakatuko zarenik», burutu zuen eskua bularran, bihotzari dagokion lekuan, jartzen zuela keinua teatralaz.

        Neskatoak muturra makurtu zuen buruan zeukan gauza piloa ahalik eta laburren adierazteko eta zakutoa helio, kaltzio eta beste lelokeriaz betetzeari ekin zion gogo handirik gabe.

        Holantxe hasi zen eguzkiaren inoraroa.

Zoriona mendebalderago ote.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.