Ibon Iribarren
Berak ez ninduen maite.
Bere goxotasuna lortzeko
ilunabarrera isuri nuen
(jario zerura)
baldekada bat eguzki gorri, grifotik gau itukin bat
erortzen zelarik.
Atxilotu al dun inoiz bere maitasuna?
Hire abestiek aldioro
melodia ezberdin batez egiten dinate soinu,
baina ba al dakin zergatik?
Eta noizbait, dena da egonezina
bera eta nire
nire eta hire
gure eta gauaren
artean,
baina ez dakigu zergatik.
Nahi nuen maita
(nahi bera dastatu)
nahi bere sufrimendutik malkoak edan,
baina ez nintzen egarri,
eta ez nekien (ez, ez nekien) zergatik.
Hartu zizkidan eskuak,
laztandu ezpainak,
eta ni saiatu hizketan
(saiatu hitz bat esaten)
baina hitzak ahaztuak nituen
eta joan egin zen
eta bere kristalezko anpuluak irentsi zituen,
baina ez zekien, (ez zekien berak ere) zergatik.
Gaur, gauaren kriseilua
brisara xume batek itzali du eta,
iluntasunean,
negar batek estaltzen ditu ene begiak,
haiek itauntzen didatenez,
«zergatik utzi hioan joaten, zergatik?»
Apokalipsia!! apokalipsia!!
haur baten bihotza zabortegietako
miserere aizunean, miserere ilunean
galdu zaigu.
saxofoiaren besarkada lanturutsuaren ordez
bete dezagun alaitasunez kantua
bete dezagun audientziaz eskua.
aurkitu dugu haria
jostorratzetik sartu ezin zuelako
etxetik aldegin zuen anderea. eskerrak.
baita zuri ere.
errepide harritsuetako
bake isilaren
heriotz isilaren bila irten zen,
esperantza meatzetan sartua zen lanean.
baina jainkoaren atzapar luzeak
eman dio doinu zerutiarra
eta bertan dirau, san pedroren atarian,
zirkoa antolatu zuenean ipotxa galdu zitzaion
negozio gizonarekin.
|