Xabier Gantzarain
Botereak ez du elurra maite
Zuriz esnatu zen hiria
Laino potolo ilun zeharkaezinak bi pisuko etxe ñimiño politen
teilatu zurigorrien tximinietan pausatu ziren.
Isil-isilik
Eliza neoklasikoetako dorre zorrotzek ez zuten eguzkia ikus
terik lortzen goiz zuribeltz bartan.
Goiz lasaia zen
Baxua, nanoa zen hiria umeek parkeetan panpinak eraikitzen
pasatzen zutenean denbora.
Zuribeltzeko pelikula
Zaharrak ohean gelditu ziren bufanda eskularru eta txapelek ziu
tatea inbaditu zuteneko egun hartan.
Iraultza
Telebista irrati eta antzerakoak izorratu zituen kataklismoa
hasi besterik ez zen egin eta jada politiko batzu suizi
datu egin ziren, beren buruak labean sartuta.
Zoriontsua nintzen
Leihotik begiratzean farolaren argipean zoriontasun malutak
mara-mara igarotzen ziren espaloietako bihotzetarantz.
Bibolinjoleak aterbeetan
Zuhaitzek eskertu zuten hodei ilunen jario eskerga garbitzaile
eta suhiltzaileek estoldak asasinatzen zituzten bitartean.
Bake iluna
Metroak ere utzi egin zion satorrarena egiteari lurrazalera
ateratzean ume pakistandarrek gorrotozko bola pozoinduak
jaurtikitzen zizkiotela eta.
Greba orokorra
Supermerkatuek itxi egin zituzten beren ateak homeless-ak ber
tako izozkailu erraldoietara etorri zirelako lo lasai eta
epelean egitera.
Elurraren ironia
Autobus gorriek beren ezkutalekuetan geratzea beste erre
mediorik ez zuten izan debekatua baitzuten eskubitik ibiltzea
eta ezkerrean elurra ari zuen mara-mara.
Elur ezkertiarra
Big Ben, hots, Ben Handia gelditu egin zen zubiaren bestaldean
kausitu zuen maitaleak elurrezko panpina bategatik utzi zuela
aitzakia bezala jarriz.
Bikoitza samina
Thames desbideratu eta Hyde Park ingurutik pasa zen zisne antzar
eta ahateen gozamenaz gozatzeko lakuaren ikusmira asegarri
gosegarrian.
Elurra errudun
Abioientzako adinako skyrik ez zegoela eta, Heatbrow-ko langi
leak whiskyz horditu ziren Downing Street-eko diskoteka klan
destino batean.
Whiskya bi elur malutekin
Abenidek margotu berriak ziruditen baina segituan zikindu ziren
Eros-i odol tanta batzuk isuri baitzizaizkion sudurretik bere
biluztasunaren lotsagatik edo.
Amodio tantak kaos zurian
merkatuak ixtea izan zen turistek jaso zuten azken agindu meha
txu oharra, baina itxiz gero pikutara elur salmenta pozgarriak.
Maluta bakoitza 2 penike
Periferietako biztanleek pozik hartu zuten elurraren etorrera
bi egunez bederen Kensington-ekoen jolasak beraienak bezalakoak
izango zirenaren ilusio faltsuaz.
Injenuitate txiroa
Balts bihurtu zen berdintasunaren maitasunaren sinbolo maitea
elurra ze ejertzito profesionalak bonba lakrimojenoak bota
zituen eta jendearen malkoek elurra urtzeko zorian utzi zuten.
Botereak ez du elurra maite
|