L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-31 / Hegaberak lubakietan (1993-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

abenduak 23

 

LOHIA belaunetaraino

ez dut ezer eusteho

zenbaitetan

lohia irentsiz

noa

makal

istilean itotako hondakinotan

nekoso

besoak astinduz lohia usuan

mintzo banaiz

ez da nire kolkorako

noizbehinka

lohian sartuz burua

motelki

helmugarik gabeko ostikoketa

da lohia da

ibilbidea

begiratuz gero

lohian zehar ikusten dut

zeru baxua

hilik dauden izenik gabeko

gizon-emakume bizien

aho-begietatik isuri den lohia

zeru baxua islada duen lohia

ikaraz beha nau

nonahiko jendea zabuka

zipriztindu ez daitezen

lohiak jan ez nazan

saiatzen naiz

emekiro

nabil

batzuetan

lohia begietaraino igotzen zait

ezin ikus dezaket

begiak izekiten dizkidan ekia

ez

seinalatu nauen hondakinen isiltasuna

lohia baino

beti lohia

eraztun galdu bat

ez dago ezer lohiaz beste

 

mendeku pose bat baino

lohiaren erdian oihuka.

 

        Eta lohia lehorturik, otutzen zait zortzi era ezberdin daudela soldadu bat imajinatzeko: gauez, egunez, ihesi, zigarro bat erretzen, negarrez, bizirik, hilda, hegaberei begira.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.