L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-30 / Mugapean (1993-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

Mugarik gabe

 

Juan Larrea

 

euskaratzailea:

Juan Luis Zabala

 

        Bilbon jaio zen 1895ean. Benetako gogoz poesiari 1926an ekin zion, poesian «erlijioan sartzen dena bezala» sartuz. 27ko belaunaldiko poeta espainiarren garaikide izanagatik ere, guztiei hartu zien aurre, bera izan baitzen, «belarrian gelditu gabe», berehalako esangura arruntetan gelditu gabe, «irudimena laztantzeaz» arduratu zen lehena. Gazteleraz idatzi zuen hasieran, baina 1926tik aurrera frantsesez egin zituen bere poemarik esanguratsuenak. 1932an amaitu zuen 1926an hasitako «esperientzia poetiko erabatekoa», eta, 1980ra arte hil ez bazen ere, ez zuen harrez gero poesia gehiago idatzi. «Sans limites» da Juan Larrearen poema liburu bakarreko («Version céleste») azken alea.

 

Nire oinak gauetik kanpo daude

hezurra muinetik kanpo dagoen bezala

alde guztietan aurkitzen dira nekaezin

errakuntzak lilurara daramatzan begiramenak

 

Sakrifizioen muga iritsia da

kopetak udazkena langatzen du jukutria agortezin batek

itzalak bere laztanak gero eta bakanagotzen ditueneko

bideak zurrupatzen ditu

oztopoa arbelez estaltzen da hutsunea bozatzen da

ahanzturari ezer utzi gabe garrak bere azareak inkubatzen ditu

euria ate ondoan geratzen da beretarrek arbuiatua

 

Ez dago jada galtzerik ezinezkoa

emeki-emeki bihurtzen da ezinbesteko

 

Sans limites

Mes pieds sont au dehors de la nuit / comme l'os est au dehors de la moelle / infatigables on trouve partout / les égards que l'erreur porte aux merveilles

La limite des sacrifices a été atteinte / le front endigue l'automne un piège inépuisable / résorbe les chemins où l'ombre raréfie / de plus en plus ses caresses / on ardoise l'embarras on muselle le vide / sans rien laisser à l'oubli la flamme couve ses hasards / la pluie reste à la porte rejetée par les siens

On ne peut plus s'égarer l'impossible / devient tout doucement inévitable

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.