L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<susa2400>— Susa-27 / Amerika (1991-maiatza) —Hurrengo artikulua




 

 

        Aitzakia onak dira tabernako elkarrizketak. Martíren poemez gogoratu ginen: Yo soy un hombre sincero / de donde crece la palma / y antes de morirme quiero / echar mis versos del alma. Begiratu behar genuela noizkoak ziren eta ehun aurten. Ehun urte betetzen dira aurten José Martík Versos Sencillos argitaratu zuenetik, New Yorken. Martí errepasatzen hasi eta Gure Amerika aurkitu genuen, Mexikoko egunkari batean eman zuena, 1891an. Orain dela ehun urte. Eta Gure Amerikaren gainean hasi ginen gureaz hitzegiten. Izen ezagunak haseran, ezinbesteko testuetako bidea erraz zen aurkitzen. Baina gero eta zailagoa zitzaigun aldamenekoaren testari eman beharrezko erantzuna. Eta berak asko zor ziola hari zioen batak. Nolatan ez genuen ezagutzen besteak. Esan nahi da bazirela guztiok ezagutzen ez genituen idazle asko. Hau da, bazirela Amerika asko. Gure Amerika asko zegoela lagunarte hartan.

        Eta bakoitzaren Amerika ere ez zela bakarra esanez deitu genion elkarri etxeratu orduko. Eta ez zela bakarrik ze kriterio erabili behar genuen Amerikaren osotasuna ondo adierazteko, subjetiboa egiteari ez legokeela gaizki erizteaz gain, ezinezkoa zela beste era batera planteatzea. Honela baino ez omen genuen egingo Gure Amerika. Martík emandako pista.

        Gurea, Amerika. Orrialde kopuruak jarri dizkio kateak oraingoan. Ezinezkoa izan zaigu Amerika, Gure Amerika, SUSA 27 honetan sartu. Parte bat baino ez da orriotakoa. Inuxentea izatearen saria. Eta Martíren testua irakurri beharra dagoela esan diogu elkarri. Ehun urte. Egongo dela pistaren bat gure arazoarentzako. Baina alferrik. Azkarregia baita Martí. Ehun urtekin hartu die aurrea konkistatzaileen bostehunei. Eta urtebeteko aldearekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.