Sardiña bakalau
Jon Arano
Orhoithilea
(Arestiri omen)
Arestian calachori bat çen
Euscaldunen çeru çurian
Igeri ahuçpeç
Çe eç badaquiçu ere
Quixano jaquin behar duçu
açquen finean
Calachoriac, usoac
Eç direla chori eç uso
Icusten dituçun horiçta horiec
Çeru colan daudeneco
Dabilçaneco hobe esan
Hutsuneac baiçic eç direla
Eç da deusic
Hustasunetic landa
Presa. Istear. Besterik ez zuten nahi. Taberna trankatu. Ia dena bildu. Gailuak itzali. Hankaz gora jarri aulkiak. Korrika erratza zorutik pasa. Gaua luzatu nahiean zebilen azken bezero hau nola uxatu. Baselina tartean dagoeneko urjentzia . Egunez zerbait badira. Gauez itzalak balira.
Koadrila koadrilateroaren kordetara
Joan ziren Herri honetako pakeak
Barrenak ez diate agintzen eta
Ezdeus eta ezer gutxiren jabe izanagatik
Besteok ere bagarela
Ez bide ada bidea ihesbidea
Behin behar zuen eta
Erakutsiko dut benetako muturjea
Hiri honetako segundako herritarra
Bat bada, ni
Ez oso konforme gainera
Bakarka joateko hobea
Ezen ez nahasteko artaldea
Intrigante eta sesiante
Erropa zuzenik ez eta
Asko inportik ezta
Diote naizela moralbako gaiztoa:
Tronpaturik dabiltza hori dioten horiek
Zorritzu itotzen banaute ere
Zorritzu beti eta gero ere
Lerratzea omen derrigorrezko
Beraiek hala lerratzen direnez
Posizioak hartzeari ez
Diote ez uko eginen
Ager dadila holako eta halakoetan
Munduan inor baldin bada malerusagorik
Eta esan ditzala esatekoak
Ez da gutaz desgraziz
Guk hainbat dakikeenik
Ez gara hain inuzenteak
Zeruertza aurrera egitearekin
Harrapatu ahalko dugun ustekoak
Etxealdeari puska eransteko asmorik?
Zeinek galde eta hik!
Fuera hemendik saltzaile farisauak
Alde arnasa ere
Opa ez diguten perillanak
Ospa kasta menperatzaile guztien
Pelaje guztietako heredero
Eta gerorako sostengatzaileak
Ez eta "geure" izenez
Baina handiki azkenez
Baizik eta laiarik ez,
Traktor, aurrerakoi, geurekoi
Malezia:
Ifernuko lekuko behazun lizuna
(Urdindura ez da sekula seko lo)
Gure habia behar zuen lekuan
|