Ibn El Kayin II
Basamortuko kantuak
Kanko
I
Arrabita joleen
larrosa lurrin frango
dirade basamortuko
sotoetan.
Eta gauero hegaldatzen dira Paris hordi ederreko oroimen barna,
Fedan.
Erlastar noragabetuak. Latsak garoak umelduak.
Egunsentiko hodeien oihartzun garotua,
enesumak, arloz arto, irabazten dakiena.
II
Larrosa gorri-beroak
aise hegaldatuak txintarik gabe.
Urmael sakonak
non itzalek nabigatzen duten
irriparrez jantzita.
Arras orraztuneko oihan beltzak.
Gordeneko misterioa. Ibis ikustezina
gorri nabigatzen dakiena
haize-basamortuko hirudimentsionalean.
Oi, oasiseko hilbeltza! Argizagi hegalaria.
Zure ibarrean natzake
ingurubilean.
III
Ikutu beroa du
loaren hilator larrutuak
izarpean etzanda.
Ibarrean bertan ere
soldadu gixontak,
dontzeila zahar,
Sherezaderen aizta bailitzen
kondatzeari dakio:
«...eta kontatuko deutsuet
onixa ei zan neskatilarena...»
Kondalari preziatuen
antzutasunaren iturri.
Ametsetan, dontzeila
miresgarri da mortua
gauaren azalean.
IV
Badea Harrar-en udagoienik,
gau epel eta kantu alaien oihartzunik?
Badea indetan hume saldoen
olgeta ardurabakorik? Eta
dontzeilen begirakune irrifartsurik
iturrietan?
Eskeintzen al ditu aranatzeak
aran gozorik? Pikondo sentonari
lerdea al dario oraindino?
Higitzen ote dina alkondarak,
prakak eta gonak
haize balusak jotean.
Negarrik egiten al da
etxe batean eta bestean
ezteiak ospatu.
Eta horrela bada,
inoiz itzuliko ote naiz bizirik
Harrar-eko orma zaharberrituen udagoienak izkiriatzeko.
V
Aire xume ororen hegalada,
iragandako amoreen oroigarri;
udagoien horbelgaberen xurrumurru eza.
Goibel doa odol beroaren aroa,
gomutagabe. Heroeen zutabe
marmore hotsez atondua,
bastoi sendoz lagundua,
udagoieneko oren epelean.
Xume dira ere zohardi eta astrapalots
urrunak, desira basatiak jantzita
zekartzanak. Oroitaldi xume eta
laxoak oro sentonaren ahoan.
Epel ere eresi anpuluak,
sakon sustartuak:
udagoiendiar mitxeletak
|