Ipurxulo minberatuak
Eneko Fraile
«Beukate nausiak gure gorputzaren ardurea»
Santa Teresa
Guztien harridurarako ez zen tronpeta hotsik izan, isilune izugarria baizik, eta halere herriek ulertu zuten erratzearen sasoiak hasiak zirela. Gutiengoa izan ginen geure etxeetan geratu ginen herriak, esaten bait zen hosinak gorat helduko zirela, eta lautada amaigabeetan barneratu ziren errati, bakarrik laga gintuztelarik. Erregeren aztiek deliberatu zuten erabaki behar zela dorre garai bat zeinak gordeko bait zuen geure herria profetengandik iragarria zen hosinarengandik eta horretan bataiatu zen sasoi hartan lanerako gai zen bizidun oro. Eta Harlanduzko dorreak gorat egin zuen azkar, erreinuko jauregi eta katedraleak lurrarekin berdintzen zihoazen bestean. Euforia eta haragiaren garaiak izan ziren haiek. Edonon eta edonola eratzen ziren bestak, egunez nahiz gauez, laster batean erreinuko arno biltegiak ezik ardantzak oro hustu zirelarik, eta ez ziren guti izan sasoiotan burutu amodio desordenuak. Aldi hartan izan ginen dorrera eramanak bospasei udaberritan geneutzan neskatila maitagarri guztiak «ipurxulo minberatuen» kasta sortzeko, zeinaren barne nautzan nerori eta izango naizen hurbil dudan herio ordurarte.
Buruko biloak modu fantastiko eta xarmagarrietan eratu zitzaizkigun eta ipurtzuloan erregeren jakintsuek ideiatu tramankulu arras ingenios bat hondoratu zitzaigun, zeinak bazeraman malguki beti zatxekion giltza bat tramankuluaren zabaltzea eta honekin geure ipurtzulotxoetako minberaren kontrolatzeko, usutan sukar handiak sortarazten zizkigularik. Eta honela irakatsi zitzaizkigun balakuaren eta amurusiaren arteak, errege eta beronen gortekideen gorputzetan plazerraren irazekitzeko, geure ipurxuloak heuren nahi eta gogoetara minberatuak ziren bitartean.
Honelako ainitz desordenu ideiatu zen sasoia hartan, zein baino zein burutsuago. Baina egun batez erreinuko katedrale eta jauregi guztiak amaitu ziren eta nekazarien etxeekin jarraitu behar izan zen jada franko garaia zen dorrearen eraikuntza, eta hauek amaitu zirenean ehiztarienekin, eta ondoren artzainekin, eta merkatarien burgoei ere heldu zitzaien orena, populu osoa zapairik gabe laga zelarik.
Eta orduan heldu zen hosin iragarria geure lurretara. Edonondik ilki zen ur arras garden bat erreinuko zoluak ezik dorre garaia isilik behatzen zuten biztanleen belaunak estali zituelarik. Erregek gorde zitekeen gari eta ale guztia bil zedin manatu zuen eta behi, ardi, zerri eta oilaskoak ere bildu ziren. Azkenik dorrea zigilatu zen.
Lehen egunotan garai bateko euforia zahar hura berpiztu zen eta era guztietako desordenuak ugariak izan ziren, bai behe partean, non nahaspilaturik zetzan herri xehea, nola goi partean ere, non erregeren gortea eta honen gerrariak antolatu bait ziren, eta gure ipurxuloak oso izan ziren zabalduak eta zenbaitzu baita lehertuak ere. Gortako behi, zerri, ardi eta oilasko guztiak sakrifikatuak izan ziren urte luzez irauten zuten bazkari eta besta luzeetan. Garai honetan hasi zitzaizkigun lehen «ipurxulo minberatuei» bular puntatxoak emeki betetzen eta geure aluak bilo finez inguratzen fruitu humatuak bailiren, zeina ez zuten begi onez behatu errege eta beronen gortekideak, eta bazkari ostetako gernu zarrastada beilegi guztien edatera beheratuak izan ginen, ez bait zen komunik dorrean. Orobat, hamasei urtetan ibeni zitzaion geure lanbide eta biziei amaia, zeinaren ostean dorreko zapaigainean geure ipurtzuloak lehertuak izango ziren errituale sakratu batean, lau ordutako bizia geratuko zitzaigularik errege eta beronen zaldunen ohore eta aintza guztiak kantatzeko. «Urak ez dira nehoiz honaino helduko» esaten zuten jakintsuek eta guztiak noiz beheratuko ziren esperoan zeutzan berriz lurrean heuren bizitza zaharrei berrekiteko, aro nahasi hari behin betirako amaia eman ziezaioten.
Baina urak gorat jarraitzen zuen eta jada hasia zen behean zetzan jendea gardentasun misterios hura izu begi txikiekin behatzen. Gosetearen mamua azaldu zen, eta oroitu ziren bazkari amaigabe haietan alferrik xahuturiko bazkaz. Eta izurritea ere agertu zen dorrean, banaka banaka biztanle oro erortzen hasi zirelarik. Erregek orduan, manatu zuen zigilatu zedin goi partea herriarengandik, eta honela egin zen bortatzar alimale batez.
Eta orduz geroztik bizitzak aintzinerat jarraitu du goi parte honetan, behekoen iltamu lantuak banan bana iraungiz joan diren bitartean, bortatzarraren kontra emaniko kolpe txikia bezala. Anarteraino nehori ez zitzaion gorat zetorren ur gardena behatzea ere bururatu, geure ametsezko munduan hondoraturik geneutzalarik. Agian denok jakin genuen haseratik guzti hura zertan zen amaitzekoa, besteak beste aro zaharretan profetengandik eta geroago izarbelen zinu maleros haiengandik iragarria zegoelako.
Gaur, hamasei urte betetzen ditudan egun honetako goizaldean, ur hotza sartu da erregeren aretoetako leihoetatik. Erregek bere aintzinera hotsegin gaitu «Ipurxulo minberatu»en kastakook eta banaka giltzak jiratu eta ipurtzuloak lehertu dizkigu. Banan bana plasta lehor eta odol iturri soinuarekin batera hasi gara errege eta berorren zaldunen epopeiak kantatzen. «Zuk ez», esan dit, «torizu hau, zoaz zapai gainera eta izkiria ezazu herri honen amaia beste herriek heurenarekin egingo duten legez». Pergaminu eta luma odoleztatuak luzatu dizkit. «Amaitzean ontzi honetan sartu eta laga ezazu errati aro honetako azken herrien antzo».
Oraintxe azken «ipurtxulo minberatuen» kantikuak eztarrietan trabatzen dira burbuxetan bailioazean eta banaka isiltzen doaz. Beldurgarria da isiltasun hau, guzti honen hasera bezalakoa, denok tronpeta soinuak espero genituenean egin zeneko hura bezalakoa. Bakarrik tramankulutik behera jauzten zaizkidan azken odol tantatxoak aditzen dira, gero hosin gardenean isilik disolbatzeko.
|