J. Arano
Maiatzean gaude
gudurako eguraldi txarra
izaitearendako aro makala
eta bizitzeak soilik dardarak
tunbaz hareagoko loak
eztarnan gargarak
Garai batean ere
ijitoak bere amona
maiatzean jan omen zuen
nolabait baretzearren
tripako garraisi eta hotzak
Oinez mendiz mendi
doaz isilikako amonaxarrak
Nafarroatik BeheNafarrora
beren umeenganat
Apirila hilik krudelena
izanen da
baina, mon ami,
Ai, maiatza!
|