Aitona, ez pasa!
Kartxi
Goitik behera
esperantza guztiak
hondatzeko prest
odolezko zaparrada
zure hortz hori nazkagarriak!
Polita zure zauri alemana
hunkigarria gosete ikaragarri
hura
bokadilo bat nahi?
Eta talegoan sartu zintuztenekoa...
Kartzela esaten dela?
Hauts, negar eta heriotza
asfalto, nazka eta zaborra
askatasunaren alde
Jainkoa eta lege zaharrak!
Beste whiski tragutxo bat?
Ogia zenbat xentimotan orduan?
Beltza, beltza, jakina!
Zoriontsuak gu
zuei esker
eta bost talego
bost mila peseta
bakarrik
konforme txato?
|