Arbolaren zauritik
(doinurik gabe)
Mikel Arkano
I)
Behinola betiko haizkora
Haritzaren egunetan
Hozkatuz enbor hezurra
Iltzaturik geratu zen
II)
Denboretan zehar arbola
Eta adarrak hazten
Zut haizkora josia
Zutelarik erne zihoazten
III)
Haizkoraren ahoarentzat
Arbolaren izerdia
Arantza zauriarena
Izuen mahastia
IV)
Lekuko bas herritarrek
Lots eta harrotasunez
Begiratzen zituzten
Erlikiak baitliran
Gorrotatu eta errespetatzen
V)
Nork esan du orduan
Goikoak ala beheko jaunak
Zintzo eta gaiztoak
Barne batean batera
Ezin izan ditezkenik?
VI)
Errekordatorioak bezala
Gogora ditzagun
Odolaren esanak
Hazi bitez adarrak
Haritza sendo zutitu
VII)
Irainak ez barkatu
Haizkoraren zauria
Arren ez sakondu
Hilkorroi hilgarria
Genezaiguke suertatu
|