|
Lili Marlen 37-87
Mendi ferde gozo
ta ibai garbiak;
mau gorri artean
baserri txuriak.
Zatoz neregana zeren
Euzkadi hain
ederra den.
Ene Lili Marlen.
Zerura begira
eman dut eguna,
enarei galdezka
non dudan kuttuna:
etorriko ote zaren
biok hamen
maite gaiten.
Arren Lili Marlen.
Gorpuak kiskali,
etxeak suntsitu;
ama hilaur batez
malkotan erditu.
Pena da baina tamaiez,
laztana, e-
zin izan zen.
Agur Lili Marlen.
|
|