L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-16 (1985-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

—dosierra—

 

Itzulpegintza

 

        SUSAren 16. ale honetan euskal literaturgintzan oraindaino arreta gehiegirik eskeini ez diogun itzulpengintzarako leku berezi bat gorde dugu. Horretarako, zeregin horretan aritu ohi diren zenbaiti inkesta moduko galdera batzuk egin dizkiegu, beren ikuspegi eta erizpideen berri izateko asmoz. Erantzun digutenak: Josean Ormazabal, aita Onaindia, J. Luis Agote, Felipe Juaristi, Carlos Aiestaran eta Imanol Tapia.

        Inkesta honek ordea, ez du inolako estadistika helbururik, itzulpengintzaren alorrean nolabaiteko erizpide-testuinguru bat sortzea baizik. Eta inkesta honetatik ondoriorik ateratzerik baldin badago, aipagarriena erizpide batasun ezarena da, agian —arrazoirik bilatzekotan— itzulpen politika orokor baten urratsik eman ez delaren kausaz.

        Horren ondorenean, eta dossier txiki honen bigarren osagarritzat, elkarrizketa baten transkripzioa dator, alor horretan eta bere irakaskintzan aspaldidanik ari diren bi lagunekin: Xabier Mendiguren eta Josu Zabaleta.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.