L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-14/15 (1985-uztaila) —<susa1332>




 

 

                Lehen bilduma

                Mikel Antza

        Bizi bizirik gordetzen dut, oraindik, gogoan, Ibarrezkerreko tren zikin zaharkituan estraineko aldiz «Suzko gezi bat bezala» irakurri nueneko une zoragarria. Aldizkaria itxi —Susan argitaratu bait zuten ipuina liburu honetara ekarri orduko— eta beste ezer irakurtzeko gauza ez nintzela geratu. «Hauxe don ipuina» pentsatu nuen.

        Mikelen bigarren ipuina «Aurten ere diferente izanen da» bilduman irakurri nuen. Bete egin ninduen. Literaturtasuna dario relatoari. Giroan sartzen gaitu berehalaxe. Giroa lortzea da, ene ustez, zailenetarikoa prosagintzan. «Amodiozko istoria bat» ipuina borobila da; eta kitto.

        Gure garai honetan, bestalde, zaila da irribarrea ezpaineratzea, zu zeu lekuko. «Jeloskor nintzeneko hainbat pasarte» istoria «flash-flash» hala kontatuaz barre egingo duzu zihur. Ez da, hala ere, istorio barregarria, kasu!

        «Xabi Metal Agirreren istorio labur eta tristea» istorion (barka errepikapena) Mikel saiatu egin da, nahi eta nahi ez, euskal prosagintzan egin beharreko bide batetan. Giro urbanoa, musika, mugidak, heriotza,... Errenterian kokatutako ipuin honetan.

        Orain arte esandakoa bada aski arrazoi liburua irakurtzeko. Etorkizunari begira Mikel Antza prosalari trebe, fin eta sentikorra bezala agertzen da euskal letren utopiako zerumugan. Bertara hurbildu ahala, lana dela medio, Mikelen figura handiagotu egingo delakoan nago. «Itzulerarik gabeko gunean» istorioan agertzen den zenbait akats erabat gaindituta ordurako.

Antonia Ormaetxea



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.