L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-13 (1984-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Antzerki proiektua

(Lehen zatia)

 

Violet Font

 

«jendetza, bere hartz marrakez non dagoen eta
zertan diharduen kontura dadin, noizean behin
egurra astindu behar zaion masa ibilga, irrazional eta

geldoa da. gainerakoan, aski kaltegabekoa suertatzen da».

ALFRED JARRY-ren
Teatroko arazoak-etik

 

Konstituzio enparantzako lau sarreretan antzezlari merzenarioek maindire zuriz egindako tunikak banatzen dizkiete ikusle (inozo) bakezaleei. Tomate irin arraultz oskol laranja azal hare uhaza biku arraultzasuspilo ur lasto ogi egunkari zerrauts piltzar zerba kontxo orbel plastikozko pote ta lorez osatutako bost bat pilo haundi dago han hemenka jarrita euli satelite ta guzti apaingarritzat. Hamabi t'erditan beltzez jantzitako antzezlari bat agertzen da ekitaldiaren hariaren hasiera azaltzeko asmoz aingeru xuri potxolo artera jauzi ta algaraka. Mimika keinuz jendea hurbil dakion adieraztera dihoanerako zirkulu bat eratu da bere inguruan. Enparantzako sarrerak zurezko ate arrunt eskergez ixten hasiak direnean antzezlari beletuak tomate irin arraultz oskol laranja azal hare uhaza biku arraultzasuspilo ur lasto ogi egunkari zerrauts piltzar zerba kontxo orbel plastikozko pote ta lore gehioz hornitutako karroei bultzaka sartuko dira ixilean. Nahastekatuko gero zuri gizajuen harridura tartean hatximur eta xirrika gartsuez. Mehatxu gogortzalez ikaratzen dute jendea kaos akojonatu hartan hamaika perkusiolarik plater lapiko goilare ta zarataz hamabitako angelus ritual ahaztua okatzen duenean. Oihuak irainak irrintziak suziriak eztandarazten dira elizetako kanpaien ordubatean. Ikusleak inguraturik daude. Zipoka nahiz laranja azal kolpe bakarren batzuz zintzo ta kristaudemokraten haserre ta amorru bizi noiz goria iratzartzea lortu dute. Oraindik ere isekatzen dira deabruak aurrenengo zerbakadazko erantzun erdigereinuak jasotzean beti farre irain eta oihu dagiela. (Esperma gatza ta obuluak harri bilaka dakizkizuen desiratzen diagu!!! Gora urrezko akerren zakil mukitsuak!!! Herenegun gazteizen erahil genituen bi ministru frantsez haiek baino tormentu mingarriagoak pairatuko dituzue gaur maiteok!! gora jainko lizunen putza beltzak!! Gora!! Gora baalen musa maitalarien ditiburutako kakalardoak!!!). Ekin zaio guduari jada. Bataila pol-pol erasoaldirik bortitzenaz ikatzezkoak erraustear daude mamu zuriak. Plater lapiko ta goilare zarata euforikua ur lasto hare ta ogizko dripping irintsuak hegan ihesi nahian dabilen punkyaren zakur despistatua aieneka lore goragaletuak kontzejal jeltzalearen gantzontzilo kiratsuak bake ikurtzat erratz makilaren puntan egunkariak oro arraultzasuspiloz afeitatzeko prest burutik behera isurtzen didaten ur jelatuaren zipriztinak hau deputamadre 'ok esaten duenaren begi desorbitatuak tomate ta piltzarrez egindako kometak antzezlari baten xirri kitzikariak gustatu zaizkion neska eta biak hare ta zerrauts uhinetan bilutsik larrutan zazpi urteko mutikoa plastikozko potez tataritatari bere alta boldroa gasezko globo nabar baten gisa aidean ipini duten artean suziriak anitz bai orbel bai lastoa aho asfixiatzearretan biku zapuztuak jateko aprobetxatzen duen eskale gosetiaren kapela zahar zulatua arkupetako itzalen dantzan infernurik bustiena gorriena liluragarri berde zuri hare margoko beltz alai urdinena lehertu da dagoeneko. (Hiruretan bazkari herrikoia trinidade plazan. Hator porrusalda bakailu tortila arrozesne ta ardo txakolin ta sagardotan festa ospatzera. Altza porru!!!).

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.