Silberio Lopes
Hirurogeita piku urte
hatz bitartetik aldeginak
Mutil zahar aguretua
Igande arratsaldea eskatzean
Kontrabandoko magnetofoian tango nostalgikoegiak
Gaztetako dantzaldi eta plaza-mutil ibilerak bete xamar henbilela
orain oroimena.
Begiak ixten dituanean
irudi desgastatuak pasatzen zaizkik burutik halabeharrez
...hire aurpegi mutuko keinuak kontatzen dik guztia.
Oroimena gelditzen zaik (kostako duk horrekin disfrutatzea)
eta sufrimendurako une banaka bat.
Hau tango benenosoa.
Hogei urte eta banoa antzeratsu bueltatzeko
ardoz itoa, burua auzoan
Biharamonean
sikuteak brintzatutako eztarri hau eragin ezin
eta paper honen gainean zirriborroetan
nire tioaren jesto mutuak esaten zuenaren antzekorik kontatu ezinik,
tango madarikatu baten aginduz
nire aktoretza hau sarraparratsu oroitzen dihardut.
Antzerakoegiak gaituk Hipolitto
eta beldur nauk.
Amateixu soiñu bedeinkatuoi!
|