Idatz froga 2
Peter Handke
(Mikel Antzak
gazteleratik itzulia)
Oraindik oinez ibiltzen ez dakien bere seme batekin jolasean, gizon batek goruntz botatzen du eta erortzean jasotzen. Haurraren pozak eraginda, ekintza errepikatzen duenean, erorketa unean haurrak ihes egiten dio eskutatik, lurraren kontra jotzen du eta hiltzen da. Gizona auzitegi batera daramate, zuhurgabekeriaz egindako hilketaz akusaturik. Epaileak ezbeharra nola gertatu zen konta dezan eskatzen dionean, gizonak, esplikazioa hobeki ilustratzearren eta errurik gabe geratzearren aretoan dagoen bere emaztearen besotatik beste semea hartu, aurreratu eta goruntz jaurtikitzen du. Erorketan, haurrak ihes egiten dio gizonari eskutatik, lurraren kontra jotzen du eta hiltzen da.
|