L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-10/11 (1984-martxoa) —Hurrengo artikulua




 

 

Liburu gabeko dedikatoriak (I)

Lehorreko jendea

 

Josu Landa

 

        Marinel primerakoa izateko ez da derrigorrez igeritan jakin behar. Igerilari onak izateagatik naufragio guztietatik salbu daudela pentsatzen dutenak izan ohi dira hondoak lehenik jotzen dituenak. Ebidentzia horren aurrean, herri honetan absurdo ikaragarri baten praktika ari dira aurrera eramaten: abioiean muntatu ahal izateko hegan egiten jakin behar izatea. Gure patriarkak gero eta zorrotzago ari dira, eta normala da, ez omen dugu garantiarik ematen eta. Gure patriarkak lehorreko jendea dira, eta konprenitu ezinean dabiltza nola saia gaitezkeen Pazifikoa gurutzatzen txikitan piszinek ikaratzen bagintuzten, edota nola ibil gaitezkeen abioiez gure gurasoak istripu batengatik aideportu batetan hil baziren. Lehorreko jendeak ezin du hori konprenitu eta horrexegatik jartzen dituzte hainbat aduana eta karabinero. Lehorreko jendeak ez ditu sekula betaurreko beltzak erantziko. Eta horregatik, beharbada, Barbarrojak gure itsasertzetara helduko denean honela esango dio bere albokoari: «jendilaje gehiegi inguruotan; goazemak beste portu batetara». Hegan nahi duten Leonardo da Vinci guztiak sikiatrikoan sartu nahi dituzte, eta bukanero denak 'máxima seguridadeko' gartzeletan. Bienbitartean, geu ere lehorrean gara, abenturero bihotzez baina besterik egin gaberik.

(egunero hainbeste minutuz

gobernua eta parlamentuaz

mintzatzen zaizkigun berriemaleei)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.