L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

<susa0700>— Susa-7 (1983-otsaila) —Hurrengo artikulua




 

 

Sarrera, fandangoa eta biribilketa

 

        Ja, Ja, bete dugu gure mehatxua! Eskuetan duzue zazpigarren SUSA. Geronek ere sinesten ez genuen mirakulua. Ttontto-ttonttuan iritsi gara eta atzeko atetik sartu; eta gainera ia ezer ikusi gabe irabazi! Gero eta indartsuagoak gara; gero eta trebeagoak... Laster nobelak idazteko gai izango gara. Eta ez nobelak bakarrik, baita poesia eta antzerkia ere. Azpiliteratua, ezliteratura, sasiliteratura eta plastiliteratura ere gure eskuetan eta eskuetako hatzpuntetan irakin daude. Eta, badakizue kaka gustora egiten denean ze gustora geratzen den edonor, ezta? Ba hori!!!

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.