L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-6 (1982-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Zutik eta bakarrik

 

Josu Perales

 

Quand j'offris pour étrennes un'bicyclette a Marinette La belle, la traîtesse avait acheté une auto. Avec mon p'tit vélo, j'avais l'air d'un con ma mère

                                    Georges Brassens

 

Zutik nago belargainean. Zutik eta bakarrik, heriotzarako zigorpetu bat bezain... Zeruan, bukatzear dagoen egunaren seinale gutxina-gutxinaka barreiatzen ari dira oskorri lainoak. Nere baitan aitzitik, ezinegonak jota bainago, ez da kanpo mantsotasun horren izpirik ere isladatzen. Nere iztar biluzietan somatzen dut orain haize hozkirriaren eragina baretu beharrez kezkatuago egiten nauena. Basoko piztiek, ekaitz bortitz egunetan ohi duten bezalaho dardara gero eta nabarmenago bortitz egunetan ohi duten bezalako dardara gero eta nabarmenago sentitzen dut gorputzean. Hala ere egin nahi dudana egiteko lain naizela deritzot, zeren nik ere beste horiek hainbeste aldiz egin dutena egiteko eskubide dut, zeren ez naiz lotsatzen bere larru borobilen ikuimenez ase beharrean nagoela esateaz.

        Bera hemendik etorriko dena segur dakit, baina izango ote natzaio duin nahi, behar dudan jolas lizunean partaidetzat har nazan? Agian jaramonik egin gabe pasako zait albotik auskalo nork zabalduriko sareetan eroriz. Dena den jarraituko dut itxoiten hobe baita bere nereganatzea nere berarenganatzea baino.

        Begi zoli, erne, zain egotea dagokit niri, oraingoz ez besterik. Horretaz bada ahalmen guztiez saiatuko naiz senti, dasta, ikus ahal urrun begiratzen baina nire lekuan fijo.

        Oi nerea balitz... Bere borobiltasuna nere eskuen katibu bihur baledi!

        Zein garratsak diren une honetako segunduak! Asiako Yin Yang ezin bakanduzkoa oraintxe, Euskalerriko zirt zart bata bestearen ezeztagarri gero. Ahaleginetan urtuko naiz noski baina zalantzak dirau. Ai neza eskura.

        Hemen izan da bai, nagoen tokian, baina ezin dezaket noiz eta nola konta. Nik neuk ba ote dakit? Neukan ametsa bete da eta biok elkarrekin bi katakume antzo ari gara belargainean. Hasieran fereka namurra izan dena besarkada irmo bilakatu da ondoren. Ez didazu jadanik ihes egingo nirea zara esaten diot menperatzailearen abotsaz estuki loturik gautzan bitartean. Ez zara nire atzean inork zabalduriko sareetan eroriko madarikatu alena! Eta une labur hauetan nagusitu den mantsotasun eta isiltasunak, berriro ematen dio txanda lozorro gozotik kanporatzen naun orroari. Oraingoa ordea areago da heiagora orroa baino. Eta milaka eztarritatik sorturiko deiadarra entzun dezaket: Kanpeones kanpeones oe, oe, oe.

        Izan ere penaltya geldiarazi ez banu eliminatoria galduko genukeen...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.