24 urtez (Feliz, feliz en tu día...)
Antxon Juaristi
Udazken garai honetan
euria lagun
iragan egunak berreskuratzen
hasten zarenean,
urtebete gehiagoren arduraz,
zeure behatz guztiak
kontatzeko haina
ez direnean,
pare bat urte
galduko zenukenean
konturatzen zara
hoiek ere zeureak direla,
egun asko dela eta,
nahi ta nahi ez,
zeure irri ta negarrak,
subastan,
preziorik gorenena hartuko luketela,
eta
urguiloz
parrezka hasten zara
Zorionak zuri
parrezka segi
beti.
|