L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa-6 (1982-azaroa) —Hurrengo artikulua




 

 

Ipuiaren etikari buruz ohar pare bat

 

Fito

 

        Santiagon bildu diren filosofo gazteek transgresioaz hitzegin omen dute. Etikaren arazoak sarritan agertzen ari dira azken bolada honetan.

        Ez dakit zergatia baina gertakizun guztiak arrazoiaren azpiko ikuspegitik badute ebaluatzerik gure garaian (Joxe Azurmendi eta Jausoro lagunek horretaz idatzi dute ugari).

        Nire asmorik ez da ezer argitzea filosofiaren bideskatik (lantxo honetan behintzat.) Alderantziz, gustatu litzaidakeena diskurtso aldatzea izango zen.

        Aristoteles-ek edo B. Brecht-ek berek beren aberriaren berriak ezagutzeko lagunei ez zizkieten eskatzen kojunturako azterketa nazkante horiek, mitoak, ipuinak baizik.

        Eta hona hemen ipuiaren esanahia. Pentsamenduaren historian zehar mitoak eritzia eraman du (berez doxa eta ez epistemerik). Kultura ezberdinek beren bizitzetarako erizpideak (barruko kontraesanarekin) ipuiaren medioz zabaldu dituzte. Araua eta debekaketaren ahalmena ipuian ditugu betidanik.

        Horri buruz desarroilatzen ari naizen ideia ez da ikerketa sakon bat. Lan onak eskuratzeko makina bat posibilitate dugu (1).

        Dena dela bi zehazkizun aipatzea komenigarri iruditzen zait:

        a) Ia herriko ipuin guztietan debekaketaren aurkako izpiritua azaltzen zaigu. Sortaldetik jaso genituen ipuietan ere konstante hori azpimarratzen da.

        Nahia eta gogoen askatasunaren beharra nabari eta dastatzen dugu (projektatzen esan behar?) ipuietan. Psikoanalistek libidoaren indarretaz hitzegingo lukete. Ipuietako literaturaren eskema hortik doa; norbaitek arauak jartzen ditu eta protagonista agertzen da hori puskatzeko.

        Etikaren gakoa hor datza: trangresio ahalmenean.

        b) Eta gainera protagonistak irabazten du, noski; Arauak ipintzen dituenak (berdin ona edo gaiztoa izan dadin) zigorra ematen du eta protagonistak, berriz, hortik ihes egiten du azkenean berak nahi zuena lortzeko.

        Noizean behin deabruarekin paktatu egin behar baina berdin zaio, gaiztoena ere badago engainatzerik. Batzuetan senide edo lagunak erortzen dira desarroiloan baina bukaera zoriontsua dateke.

        Eta begira ezazue!, betiko bihotz onetako ipuia gaiztoa bihurtu da.

        Alde batetik arauak apurtu behar direla eta bestalde edozein moduz irabazi egin beharra dagoela esaten digu ipuiak.

        Alfonso Sastrek umeak munstruak direla dio. Ipuia munstruaren aurpegiarekin dabilela badago esaterik. Baina noski, hau eritzia besterik ez da.

        Etikak bere arrazoiak ditu, agian ez du besterik, eta hala eta guztiz ni ez naiz sartuko roilo horretan. Kontu kontari ibiltzea nahiago dut. Cuentos de Calleja (2) deritzenetatik ipuitxo baten izulia eskaintzen dizuet. Berez xinplea da baina munstruoso xamarra ere bai. Hona hemen.

 

        (1) Estrurturalistegi izaten bada ere Vladimir Propp-en Morfología del Cuento aipatzekoa da. El estudio estructural y tipología del cuento E. Melélinski-rena ale berberan aurki daiteke. Fundamentos Argitaletxea. 1977 Madrid.

        (2) Almacén de Cuentos J.J. de 0lañeta argitaletxea. Calamus Scriptorius saila. 1981. Barcelona.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.