Ale berezi honek ez du justifikaziorik
Eske gu ere laostia gaituk: Kritikarik ez dagoen Susal Herri honetan gaztaroaren ederrenean bizi den hogeitamar eta piko urtetako moñoño hau hartu eta epaitu diagu.
Ez, ez diagu barkamenik.
Nola esplika daiteke Usurbil, Zarautz edo Donostiakoa ez den norbaiti buruz ezer esatea? Asteasun edo Andoainen ezagutzen ez duten baten berri ematea?
Nola uler daiteke lau txorrada idatzi dituen bati SUSA osoa eskaintzea? Ze garbi dago aldizkari oso bat betetzeko frailea edo apaiza izan behar duela elkarriztetatuak, zaharra ahal bada, eta interes arkeologiko minimo bat duena.
Pott egin, bapo jarri eta paotxakin siestan dagoen potxolo hau nori zaio ajola? Ez al da interesgarriagoa, konparazio batean, Barojaren basquismoa, edo Barojaren errealismoa? edo euskal Baroja eta nobelaren etorkizuna? edo Baroja eta UZEI? edo Barojaren Baroja? Pio, Pio, Pi.
Susadi Taskatasuna
|