Zornotza
HOdeietan barrena eta
hodeietaraino biderik ezta behar ere; dena da medium bat.
Zirikada atseginak alde orotatik...
ekinaren ekinaz ekintza lortuz...
ekinak... irudimena gehien gozarazten du;
Gorakadak eta beherakadak,
itzulinguruak airean,
azkenik... mordoilokaturik,
gorputz oro hestuturik,
lurra bihurtuz (...eta ikusiz...)
beste bizitza berri bat sortzen dela (ikusiz)...
Lorearen projektua lehenik lore,
gero haritza izango
bere reflexiboa eukiko eta...
lurrean barik, aire mugagabean gotorki kokaturik
izango eta biziko dena urteen joanean sekuletan;
haren irudia unibertsoaren inonean isladatuko da,
hutsak paisaje diren inonean, baina... ixi!
Hutsaz
bestaldean
itzaltzen
ari den
izarño bat
|