11 ligero
El Batxiller Zalakain
«LIBERTATIA NOLA VAYTA GAUCETACO HOBENA
GATHIBUTAN EGOYTIA HALA PENA GAYCENA»
Etxepare (13-98)
boxes
Aspaldidanik bere autoak utzitako hautsa, harrien desegiteaz sorturikako desertu hautsa, ezabatu zen eta orain kainoia osorik ikus zitekeen baldin eta haren ezkerretara begiratuko balitz eta baita ere, haren eskubitara behatuz ordea, Mejikoko lehenengo mendiskak.
Lekuak paketsu baizuriden ere, Friscotik Mejikoko mugaraino dihoan autobidea urrun baitzegoen, bertan...
3
Crianlaricheko egunkari gehienek J.C. O'Callaghanek, autogidalari famatuak, Crianlarich-Saria irabaziz gero emandako azalpenak zekartzaten. Egunkari azaletan eta letra gorriz, horietako bat agertzen zen:
J.C. O'Callaghanek AUTOARI AGUR! Informazio gehiago kiroldeginean. Jendeak ez zuen beste ezer komentatzen.
2
Egunkariek, Crianlarichekoek ezezik Batasuneko estatu guztietakoek ere bai, lehenengo orrialdean eta letra gorriz berri hau zekarten: J.C. O'CALLAGHAN POLIZIARENGANDIK IHESKA.
Autogidalari famatu ohia lur jota.
Eta letra txikiagoz:
...kirolari ekitea utzi ezkero, auto-talde baten zuzendari bihurtu zen bi urtetan horretan ari izanez, baina zori txarrez. Geroago, auto-lehiaketetan zuzendari bezala izandako frakaso aurrean, Crianlaricheko egunkaririk inportanteenean kirol sekzioa hartu zuen, 1960-an uzten. Azken hamar urteotan prentsatik aldenduta ibili zen bere zereginak ezberd...
oreka hori apurtzen edo bertara zuzentzen zen zerbait hasia zen, paisaia desoreratua lekuko hautsu eta bizigabea zelarik. Autoaren motor estalkia irekita zegoen, aho zabalik azken arnasa hartzen balego bezala.
Auto xaflaren gainera, eta albo batetan, erantsita egon behar zuen plaka harrapatzera makurtu eta hortzen artean 11 LIGERO ebakiz behar zuen lekuan ipini zuen. Hau egin ondoren esku batetaz autoari lotu zitzaion eta besteaz sudurzapia atera zuen, situazio honetako tentsioak izerdi botarazten baitzion, eta laztanki plakari hautsa kendu zion berriro ere, baina garbiago, esanez: 11 LIGERO, izen hori lehenengoz ahoskatuko bailuen.
Autobide nagusitik apartatu eta gero «Mejiko 10 m» iragartzen zuen letreroa ikusi zuenean, kainoi erdi aldera bere autoa huts egiten hasi zelarik, azken ordua ailegatu zitzaiola ulertu zuen berehala. Azken bidaia hau hil zori luze bat izan zela konprenitu zuen. Hila zegoen.
Orain, gure aurrera begiratuko bagenu irme auto parean ikus genezake eta bai ere eresia entzun genezake hala nola motor estalkiak jausterakoan egindako zarata.
Kainoi hondotik zetozen sirena soinuak gero eta garbiago entzuten ziren; putre hiruhelgadunak bere gainean isladatzen zuen itzalaz ez zen konturatu ez eta ere goitik jaurtikitako oihuez: 3, 2, 1, 0!
|