Mutiko elebiduna
Mikel Hz. Abaitua
Gertatu zen behin Euskal Herrian, haur bat jaio zela belarriak alderantziz zituela. Txikitan inor ez zen konturatu ezta bera ere. Baina gero bere belarriak haziz joan zirenean, nahizta berak dena ondo ulertu, bere inguruko hizkuntza zilipurdikatua eta guztiz aldrebesa botatzen zuen hitzegiterakoan. Zeharo ikaratua geratzen zen, zeren berak entzun eta erabilitako hizkuntza, bat soilik iruditzen baitzitzaion. Baina inork ez zion ezer ulertzen.
Familian oso larri ta kezkati zebiltzen eta zerbait konpondu nahiz zentru berezi batera bidaldu zuten. Baina alferrik izan zen dena, ez baitzuten pedagogiarik ez terapeutikarik zer egiterik izan.
Halaz ere gauza ikaragarri bat deskubritu zuten, matematika-problema zailenetan ere, beti ateratzen zen irabazle eta inork ez zuen konprenitzen hitzegiten ez zekien batek nola askatu zitzakeen matematika-problemen korapilo ilunenak..
Behin batean, haren matematika-irakasle bati otu zitzaion bere lagun hizkuntzalari baten etxera eramatea. Eta hau zeharo izututa gelditu zen mutikoa hitzegiten aditu zuenean.
Mutikoa pozaren pozaz, saltoka hasi zen, ireki zuenean gizon horrek eman zion liburua:
"Ipui batzuk Kaukasuko hizkuntzan, nahiz Euskal Herrikoan"
X. Kintanak itzuliak
Bilbo. Ed. Argi 1999.
|