L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

ZOT-ZOT, bidaia arrox antzeko bat, doing

 

Mikel Anza

 

Lehenengo aldia nahi gabe izan zen; barkatu bat ere kasi atera zaitzaion, bainan noski, nahiko arrazoin gabekoa azalduko litzateke. Gorputz denak segituan bere onera itzuli ziren, denek instintiboki ankak piska bat gehiago ireki zituzten grabedade kontuak direla ta. Bainan, bueno bai, biguina zela pentsatu zuen. Lehen ideia ere nahigabekoa izan zen; bainan begira, nola gogortu zitzaion, goizeko hotzak txikituta zeukan, haragitxo malefikoa. Eta jarri zitzaion haragitxoa gero eta haragiago hurrengo geldiune edo danbatekoa itxaroten; eta zuzendu zituen gero eta nahitago begiak biguintasun hoietara. Bero bero atsegingo zitzaion haiek sentitzea eskuetan, zartatutako bera esku lehorretan, bainan lehunak izaten ere bazekiten hoietan; eta tontortxo bana ere eragiten zitzaiela bi borobilei. Ez zetorren danbatekorik, eta bueno, kamisarantz begiratu zuen txukun txukuna, oso polita, bere gustokoa, bainan batez ere liraina. Gorputzaren azala oraindik esnatzeke, mandireen beroa osoki gordeko ote zuten eta... noizko balaztada gogor hori?

        Ezkerreruntz etzanaz zihoan bultzia, gero eta gehiago, ezin gehiagoraino... eta han bapatean biragunez bukatu zen, zuzeneko bidea hasi eta erdigunea galdu zuten gorputz guztiak. Ez zen ba konturatu hainbeste itxadoten zuena agertu zitzaionean, ezjakinean, saldukeriz, aurrerantz joan zitzaion gorputza eta plaf bere aurpegia zot-zot itsazten zela titietan, biguin biguin, oztopo larri bat bezala... eta zer gehiago?...

        Dena arrosa, era guztitako anpuloak han hemenka, noizbehinka ixurgai zuri bat irristatzen zen bere aldamenean zeraman abiada azkarra agurtuz. Beheruntz.

        Bat batean aurrean ikusi zuen haietako bat instintiboki eskuak aurpegira eraman zituen eta... doing! errebotatu egin zuen!! nola daiteke? nola? oh, ooh, oohooo. Aire zabalean jarraitu zuen lorratz zurigorri bat deskribituz, eta begiak okertzen zitzaizkion, mingaina nekatuarena bezala, arnas hestuka, uaaahharg. Berriz ere beste aldera bidali zuen haietako tontortxo batek, bai!, horixe ziren! tontortxoak; eta horrela egon zen, izar arroxak ikusten zituelarik, alde batetik beste alderako bidaia egiten, sondikako aideportuko boeing 704 bat bailitz... eta berriz ere boeingg!

        Noizpait galdu zuen bere gorputz zigortuak alde batetik bestera errebotatzeko ahalmena, eta han gelditu zen patxadan erle-etxe bat zirudien tubo antzeko hartan. Erle-etxe arrosantzekoaren irtera ez zen inondik

era asmatzen, goraldean bruma zurigorri batek gaizikus arazten zuen bukatu zitekeen lekua. Altza zen emeki-emeki lur biguin hura hausteko beldur balitz eta ñaak, hanka bat aurreratzean, bestea piska bat hondoratzen zen, koltxoneta batetan gertatzen den bezalaxe. Horrela jarraitu zuen aurreratuz, poliki, oso oso oso poolikii ia ia haustera zihoala zirudien, bainan uf, ez.

        Ze arraio ote zen hura guzia? galdegiten zion bere buruari. Urrutira maldatxo bat begiztatu zuen eta gainean iluntze arraro bat, txanotxo bat bezala. Hurbildu zitzaion lehen bezain poliki eta irrixtatuz txirristatuz lortu zuen, han azaltzen ziren belar beltz batzuri helduaz, txanotxoraino iristea, eta zass hanka gainean jarri bezain azkar geyser zuri batek agurtu zuen. Gorantz, oso gorantz. Estropus gin eta bueltaka beheraino erori zen. Guzia zurituz, txonkatileraino orain, burura tanta bat erori zitzaion, miaskatu zuen eta haurtzaroaren oroimenak ekarri zizkion, behinere gogoratu ez zituenak... bainan arraioa! ez zegoen denborarik, geyserrak ez zuen isurkia botatzeaz uzten; gerriraino zeukan eta bere azpian lurra mugitzen hasia zen, irristakor, harkaitz goroldiotsuak zapaltzen direnean bezala. Lepoan zuenean zuritasuna, irristatu zen eta ahoa ireki batera; azken aldiz begiratu zuen bruma arroxa eta ulertu zuen, begiak itxi zituen... azken oroimena confecciones la mercedes, sujetadores del 85, 90, 98 a precio de saldo, gran liquidación...

        ...le pasa algo señor? ...ez, ez arraioa eta deabruak, zer agiten dut hemen, lurrean? A ze espektakuloa, eta lerde hau aho ertzean... ze lotsa. Nere geltokian gaude gainera... lankideak jakingo balute... hemen bagoian etzanda... jo ze lotsa ez dut pentsatu nahi. Trenbideak konpondu behar lituzkete, ez daiteke horrela inora joan...

        !!entzun bidaiariak, hurrengo bultzia hamar minutu barru irtengo da, entzun!! !!entzun bidaiariak, hurren...

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.