Imanol Zurutuza
Karmeleri
gaur ere
amaren ditia faltako zaionean
haurrak
nigar egingo du
gaur ere
aita lantegian hilko zaionean
semeak
ama tiro batez zulatuko du
inanizioz hilzorian ikusiko duenean
eta
bere burua
bere burua sorbalden gainean
lan eske hasiko denean
inon
inon hartuko ez dutenean
pulpitura igoko da
baldin badago ere
hemen ez da ageri
esango du
eta
azken odol tanta isuriko zaio
gaur ere
eguzkia izkutatu denean
putzu guztiak lehortuko direnean
gameluek
gameluek gizonen malkoak edanen dituzte
geldi dendora
euripean
oinutsik
segundu baten
bizkar biluzian zehar
lehor mihiaz ur tantak
txikle bat mastekatuz
ikusmira lasai eskaparate guztiak
estudia maniki gorriaren izaera
eta hitzegin berarekin
eztabaida
erabaki nola tiranoak tronuetatik bota
bota
erre tronuak
har berriro trolebusa
errenteriara
birao pare bat
prezioa ostera igo dutelako
pasaian atso bat
egin tokia
errenteria
eros egunkaria
etxera
etzan ohean
eman korda erlojuari
eta
orduan
eta orduan
orduan dasta
dasta libertatea
|