L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Susa aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Susa (1980) —Hurrengo artikulua




 

 

Zinema narratiba modernoaren panoraman

 

Roman Gubern

 

euskaratzailea:

Mikel Goxoki

 

        Feriako barraka-ikuskizun plebeiua bezala jaioa, oso urte gutxitan lehen mailako kultur jerarkia bat konkistatu zuen fabulazio-iturburu bezala (Federico Fellini) bilakuntza penatu existentzialista bezala (Ingar Bergman) expresio lirikoa bezala (Bernardo Bertolucci) kronika historikoa bezala (Francèsco Rosi) arma politikoa bezala, memoria eta hizkuntzaren azterketa bezala (Alain Resnáis) edota unibertsitate eta laboratorioetan zientzia —eta pedagogia—tresna bezala. Gaur egun inork ez dizkio ukatzen zinemari bere lekua eta egitekoa gaurko kultur eta artegintzan.

        Zinema, bere genesis historikoa gaur goizekoa izan arren, beste arte zaharrekin anaitu da hizkuntzaren eta publikoaren komunikabidearen forma berrien bilakuntzan, ez bakarrik beste arteetatik bere berplanteamendu kritikoak hartuz, baita arte tradizonalen eztabaida eta ikuspuntu berrietan gogor eragiten ere. Afirmatu daiteke, adibidez, ezin dugula nobela modernoa esplikatu zinematographoaren desafio estetikoa gabe, gauza bera pinturan, inpresionismotik haren eboluzioa kamara photographikoaren konpetentziatik bereiztezina baita. Munduko II. gerratea ta pixkat geroago, Claude-Edmond Magny-k seinalatzen zïtuen, "L'âge du roman americain"-en , Estatu Batuetako nobela-hizkuntzaren (John Dos Passos, Ernest Hemingway eta William Faulkner) eta expresio zinematographikoaren arteko antzak. Deskribapen optikoaren murriztasuna, espazio eta denboren egituraketa, hala nola elipsiaren erabilera, Filma-diskurtsoaren elementu garbiak, sortzen ari ziren Estatu Batuetan (Zinemaren mundu-zentroa), nobelatzeko arte berri bat, zeinaren kalitateak eta bizitasunak biziki eragingo baitzuten mendebaldeko literatura guztian.

        Nobelak, Stendhalek eman zion izpilu-sena badu, zinemaren antza edukiz bukatu behar zuen, hura tomabista-kamararen aurrean gertatzen denaren izpilua baita. Joera historiko honek, Alain Robbe-Grilletek "le nouveau roman"-i buruzko emandako txostenekin, bere puntu gorena lortu zuen zeinak nobelagïlearen jomuga zinema-objetibitatean ikusten baitzuen, adjetibo optiko, deskriptibo, neurtu, lekutu, mugatu eta definitu ez besterik egiten duenaren alde jartzen zelarik, narratiba berriarentzako hizkuntza-tresna aproposena bezala hartuz.

        Teknika honekin Robbe-Grilletek uxatu nahi izan ditu, berak esan bezala, "sakontasunaren mito zaharrak", hau da, autorearen nahiz pertsonai deskribatuen aburu eta bizipen subjetiboak. Nobelagilearen ikustaldiak, Robbe Grilleten ustez, kamararena berarena izan behar du. Iritzi hau izan zen zinemagintzara bultzatu zuena, "L'immortelle" (1963) eginaz.

        Bestalde, eta aitzitik, zinema modernoak gaurko narratibaren kinka eta experimenduak biziki sentitu ditu. Jaiotzean zinemak XIXgo antzerki eta nobelaren egitura, bere koherentzi kausal-espazio-tenporal gotorrarekin, heredatu bazuen, zinema modernoa antinobelaren hausketa —eta ikerketa— izpirituan murgildu da, azken mugetaraino hau eramanaz, "heroe", "trama" eta "argumento" kontzeptuak txikitzen zituelariko Jean-Luc Godard-i buruz ari dela eta, Raymond Durgnat-ek "garai eskizofreniko batentzako arte eskizofeniko" bat dela esan du, eta berdin aitortu daiteke, diskurtsoaren hausketak eta ageriko inkoherentzi formalengatik, gaurko gehienezko literatura, poesia eta antzerki experimentalari buruz ari bagara. Alexander Kluge egilearen produkzioak, hala nola "Abschied von Gestern" (Historiarik gabeko neskatxoa, 1966) edo "Artisten in der Zirkusppel: rathos" (Zirko-karpapean artistak: txunditurik, 1968) ezin explikatu ta laburtu daitezken pelikulak dïra. David W. Griffith edo Fritz Lang-en film zaharretan alderantziz gertatzen zelarik, zeren bere arte-sena ez dago intrigan edo traman, ezta nahi ere. Zinema modernoak, antinobela edo poesia experimentalak bezala, bere hizketari ametsaren mekanismoak, pentsamenduaren elipsis gogorrak, lo-kuluxkaren perzepzio nahasgarriak edo metafora sentsorialak erabiltzen ditu, experientzia azkartuak, "nouvelle vague" frantsesak, 1969-an sortua, zinema-hizkuntza tradizionalaren arautegien era berritzea hasi zuenez geroztik.

        Paradojikoki, eraberritze honen parte bat zinema-mota ez-irudimenezkoenetako batetik dator: kazetaritza audiobisuala. Egunez egun XX. mendearen historia filmaren gainean finkatu duen jenero hau, sovietar zinema mutuaren urte diztiratsuetatik, eten gabeko eragin bat izan da teknika eta montaje-estetikaren progresorako. Errealitatetik hartutako eskena diskontinuoen josi beharrak (aldez aurreko gaiei, artifizio ta konposaketarik gabe) montajearen ausardi formaletara bultzatu zuen, zeinetan kontinuitate narratibo hestua maiz bortxatzen baitzen, eta nobelaren berezko zioa lagatua; erakutsi nahi zen gertakizunaren mamia potentziatzen zuen zatikatze ala inpresionismo baten onerako. Heterodoxia narratibo hau, kamara-erabilera kili-kolo ala arinaz aparte (berri-boletinen operadoreek eramanak) inspirazio-harrobi iraunkor bat izan zen oso bereziak diren zinema modernoaren forma batzuentzat. Telebista-kateen eskakizunak eraginda, berri-boletin eta jeneru dokumentala ikaragarri desarroilatu ziren azken bi hamarraldietan; baina hoiek hola zebiltzen bitartean, fikzio-zinemak bere borondate dokumentala eta asmo objetiboa erakutsi nahiz historia modernoaren gertakizunak zehazki berreraikitzen zituen, Carlo Lizzanik ("Veronako prozesoa", 1963) Francesco Rosik ("Salvatore Giuliano"-tik, 1962, "Lucky Luciano"-rako, 1973, bere zikloan) edo Costa-Garras-ek ("Aitorkuntza", 1970, edo "État de siège", 1972) egin zuten bezala. Horrela, zinema-fikzioaren artifizioak, bide ezberdinetan zehar, kronika historiko objetiboaren arragoan bateratu ziren; edota Oscar Lewis-en "narratiba dokumentala" experientziarekin (kazetaritza audiobizualaren adar narratiboan) gaurko historiaren bidezko izpilua zinema bihurtzen zutelarik.

        Alde batetik, aurkeztutakoak zinema modernuaren bilakuntzaren eta gaurko literatur narratibaren ponte garrantzitsu baten experientzi eta saioen arteko sinkronia eta paralelismoa argi eta garbi uzten ditu. Bestalde ere gaurko zinemaren erregistro-zabaltasuna eta aniztasuna demostratzen ditu, poema-zinematik (garbi garbi experimentala), benetako gertakizunetan oinarrituak, bai hauek hitzez-hitz berreraikitzeko, bai polemikoki salatzeko.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.