Itzuli eta irauldu
Erbi
Kulturaren barnean beste barnetan bezala maiz gertatzen da gizartearen egoera konkretu batek, herri baten une konkretu batek, kultura honen arlo batzu beste batzu baino arreta gehiagoz begirarazten digula. Gehienetan kreaziolana "lan praktiko"aren menpe gertatzen zaigu. Beste zenbait herritan, ikasten ahal dutenak, medikuntzan, ingenieritzan eta honelakoetan aritzen dira, beren herrietako beharrei erantzunaz. Gurean, "lan praktiko" hoietarako jende sobera (omen) dugula-ta, badirudi kulturari gehixeago begira diezaiokegula... oraingoz, eta ez lasaiegi...
Baina itzulpenetara dezagun pasa, bestela auskalo non bukatuko. "Beharra" neurtzea gauza zaila dugu, baina denok bat etorriko gara euskararen irakaskuntzak eta honen alde eginiko itzulpenek guztion lana behar dutela, inguruarekin erabat hausten ez dugularik, euskararengan sinisten dugularik. Gero ere, itzulpen teknikoak dïtugu behar-beharrezkoak, eta itzulpen burokratikoak, pena baita norbaitek azkeneko hauekin denbora igaro behar izatea. Etabar, etabar. Eta literatur itzulpenak, azkenik, garrantzi gutxiagokoak omen, aurreko "praktikotasun" haren arabera. Baina ia-ia inork ez du itzulpen mota hau lantzen, eta zorionez irakaskuntzan lagun dexente gabiltza, eta burokrazian ere ez da jenderik faltako.
Honengatîk, ni, zerbait egitekotan, literaturan espezializatuko nintzateke, eta hortan aritu nahi luketenek irakur dezatela, bereziki, nere idazki-proposamen hau.
Euskara oso hertsirik darabilgula uste dut; eztakit hautsi, baina erlatibizatu, oso erlatibizatu gainera egin behar ditugu arau guztiak. Alde honetatik, nere ongietorria iraulpen eta zarrasta gehienei. "Itzulpenok egiterakoan Euskaltzaindiaren arauak jarraitu bai, baina ez dut uste haren
baieztasunari begira izan behar dugunik eta ez haren bedeinkazioari ere" (1). Zabaldu dezagun euskara batua, baina bide berriak ireki ditzagun era berean. "Euskaltzaindiaren atzetik ibili bagara, hemendik aurrera bere aurretik, literatur lanetan behintzat" (2). Euskara loakartzea, galtzea bezain
kaltegarria izango litzateke. Ezin dugu prozesu horretan pasibo geratu. Axularrekin nahiz neologismoekin, benafarrerarekin nahiz erdararekin, askatu eta aberastu, sekulan ez fosilizatu. (Erraz dut mintzatzea, badakit; batez ere berebiziko abangoardismo hau burutapen bitxi bat besterik ez litekeela dakidalarik, baina saiatuko, saiatuko...)
POTE BATETAN ONTZIRATUTAKO
KARAMELUETAZ ETA CIPOTIO TIBURON (3)
|
Tablita diendara iritsi baitzen
eta diendariari esan: "hara: pote hontan zergatik sartu dute horrenbat
karamelu gozo?" Eta diendariak ondo zakarra baitzen, "Hm!" egin eta esan
zuen: "Hortxe gordeta izateko eta inork ez ukitzeko", eta azukrearen zorrotik
etorritako xomorroxka astindu egin zuen eta urrats txineltsu
batzu eman zituen eta esan zuen: "amak zigortuko hau, hauzategian
ze ari haizen esango baitik". Juan zedin nahi zuendá, eta
bera juan ez eta esan zion: "Eh! Baina hemen hauzategia eztatá,
díenda datá; tira!" "Bai, bai dienda duk baina ezer
erosteko txanponik eztuk, alperrik ari haiz hemen ba" -urrats txikika
esan zion diendariak, belarrondoan haragi-orina zuendá.
"Badaukat" -esan zion Tablitak. "Orduan zer delatá erosi ez?" -esan
zion diendariak, gor samarra zendá. "Zai negoendá emango
zenidalakoan..." -esan zion. "Baina eman ezin diat eta" -esan zion diendariak.
"hoibá, eman ezindá, horrexegatio eztitut erosten" -esan
zion Tablitak, eta xistuka juan egin zen tasiacabuxe.
|
- Tablita llegó a la tienda
y le dijo a la tiendera.
- noski astindu zuena curunco
bat izan zen baina bitartean pase.
- los pasos era chancletudos:
zer egingo dugu ba!
- que se juera-ren euskarako
itzulpenaz polemika bat sor liteke.
- Pikutara arauak oro: erritmoa
nolabait eman beharko.
lunar hobeki ulertzeko,
baina purista ez banaiz ere, dut beldurrik arras galdu.
y siacabuche, zergatik ez tamaituxe, zergatik...? Nahi ez dudalako.
|
Egia diozu, Joannes: "Gaitz da, hitzkuntza batean ederki erranikako gauzek, bertze batera ganbiatzen direnean, iduk eta kontserba dezaten edertasun bera, galtzen dute bere garazia, zeren bortxaz bezala baithoazi" (4).
Itzultzerakoan zinezko askatasuna behar da. Beti asmatu, material guztia erabili, inoiz ez esandakoak esan. Iturririk ederrena eta sortzaileena, gaurko herria, bere euskalki ugari eta mugagabeak.. Bigarren iturria, hiztegiak eta gramatikak. Hirugarrena, idatzirik dagoena, klasikoengandik niganaino.
Norentzat izan beharko lirateke gure itzulpenak? Herriarentzat, dudarik ez, herriak irakurtzea dugu helburua, kanpoko literaturen euskaratzea alper lana litzateke bestela. Horregatik eta nihauri, Mitxelena ez izanik, gaitz zaizkidalako alderatuko ditut purismoak, zeinak jakina denez ez baitu ezer pobretuko dudanik esan nahi. Ez da aise; soluzioa bakoitzak bere oreka literarioa bilatzean dago.
Hemen proposatzen dudan talde lanak baditu oso alde positiboak. Gu ikaragarri onak ez garenez, noizpait "aholkulari"ren batengana jo beharko genuke, menturaz (menturaz ez). Horretarako. Itzuli litekeen materiala bildu eta elkarri pasatzeko. Elkar proiektu posibleak aurrera eramateko. Denontzako material batua izateko. Gero, beharbada eta behar da, argitaratzeko... Etabarrerako. Indar gehiago izateko. Eta bestelako alderdi onak. Eta bat edo beste txarra baina tira.
Badakizue zertan ari garen, eta zer-nolako asmoz. Animatzen bazarete, ekin eta etorri. Bestela, ez etorri, baina, arren, ekin.
(1) Rikardo BADIOLA: Itzulpen arazoaz, "Euskera" XXII (2. aldia) Bilbo 1977.
(2) Mikel Hz. ABAITUAren artikulu batetik hartua. Oraindik argitaratu gabea.
(3) SALARRUE: Cuentos, Casa de las Américas. La Habana, 1968.
(4) Joannes ETXEBERRI SARAKOaren Lan hautatuak, Kresala-21. Donostia, 1972.
|