L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Ustela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Mermelada Ustela (1976) —Hurrengo artikulua




 

 

Egun seinalatuan lau gizon ziren goizean goizik, usadioak erakartzen duen erritmu exaktu eta geldoarekin atxiki zitzaizkion dorrera zeraman bideari, eta lanbroaren enbarazoak akonpainatu zien alda paguztian. Dorreak, utziaren seinaleak erakusten zituen, ez zuen gordetzen aspaldiko botere kutsurik, eta ez zuen beldurrik sor erazten hilen gisa, ez zen ezer, dinatasun gabeko oroimena baizik. Ifarraldeko hormetan, leihoak, goroldio eta untzaren eragin mantso baina etengabea zela merio, zulo iletsu bihurturik zeutzan. Hegoaldetik jausia zegoen, eta harri galantak ordenarik gabe pilatzen ziren bata bestearen gainean, belar ahulez koroaturik. Dorretik begiratuta, herriak zerbait armonios zirudien, eta etxeek kale nagusiaren arraia zuzena hornitzen zuten, koilare hautsiaren itxura harturik. Teilatuek, auzpez ifinitako liburutxo gorrilunak ziruditen. Teilatuetatik gora, mendia eta basoa hedatzen zen, laino

grisezko mugan urturik. Isiltasuna zen errealitate horren bigarren osatzailea.

        Lau gizonak zeremoniarik gabe sartu ziren ate ttiki batetik zehar, eta oraindik ilun zegoela ekin zioten lanari. Presarik, gabe, baina arin, oholak mailuz kolpatu zituzten, eta haien negar lehorrak ozenki iritsi ziren zakurren belarrietaraino, eta zaunka hasi ziren bazterretatik, gizon eta emakume nekatuen kaltez.

        Ordu erdiaren buruan urkamendia eraikia zegoen, eta dorreaurreko plaza bizitz-izpiz argitu zen, konstatazio hau inork ironikotzat hartuko ba du ere. Gizonak zaku pisu batez bizpahiru aldiz frogatu zuten tramankulu egin berria. Astebete lehenago, lau gizon bildu ziren herriko etxerik sendoenean, eta bi ordu barru mintzatu ziren serioski, elkar hizketa serioa izan zela esan zuen behintzat bazkaria zerbitu zien emakumeak irten zirenean, erabakia hartua zegoen, eta dudarik gabe abiatu ziren mendirantz, desohizko soinekoekin eta zaldi banaren gainean. Arratsa baino lehen, bekoki beltzez jantzi ziren nekazari etxe batetako atea kolpatu aurretik. Ateak, halakoa izan zen koipearen gogortasuna, eguzki itxurako lorea galdu zuen. Eta lorea, kardanbera ziurrenik, putzura erori zen, indarge gelditu bailitzan. Emakume batek, lotsa eta beldurra adierazten zuen aurpegia erakutsiz, ireki zien. Eskuak, aurremantalean lehortzen ziren, mekanikoki.

        —Lana frango dugu denok ere

izan ziren gizon zaharrenaren lehen hitzak, etxekoandrearen murmurioen erantzun bezala edo. Sukaldeko mahainan eserita, ordubeteko saioa izan zuten bostek. Bukatu zutenean, emakumea ez zen aulkitik mugitu, eta negarrari eman zion lau gizonak izkutatu bezain azkar. Hau litzateke bileraren laburpena:

        * lehen gizonak legeaz hitzegin zion, eta honetan zetzan bere hitz jarioaren funtsa: eraileari laguntzen dionak erailketa kometitzen du halaber, eta errudun da haren maila berberan. Erailearen kastigu berbera merezi du, beraz.

        * bigarren gizona, luzeen jo zuen arrazoinak erakusteko orduan, baina lehengoaren arrazoinak berritu gabe, indar handiagoa ematen saiatu zen:

        esan zuenez, andreak (gure eztakitnork, haren hitzetan) orain arte egin zituenak ikararen eta gaizki konprenitutako amodioaren lausopean egin zituen, zintzoa baitzen, berezko gaiztotasunik ez baitzuen. Baina aurrerantzean, eraileari lagundu beharrean justiziari lagundu beharra zeukan, zeren bestela, munduko kastiguak ez ezik, zerukoak ere bereganatuko baitzituen, berau arazo grabea izaki.

        * hirugarren gizonak laguntza eskaini zion gerorako. Ongi portatzen bazen, bere etxean hartuko zuen neskame edo, kuzinari bezala ere bai ofizioa ezagutzen bazuen, eta soldata eta guzti hartuko ere.

        * laugarren gizonak, sendoen mintzatzen zenak, maldizioak aparte, mehatxuak ere bota zituen: bere ustez, ez zitzaion kabitzen dudarik emakumeak bere senarrari eta senarraren anaiari ematen zien laguntzari buruz, bestela nola zen posible mendian gordeta hainbeste denbora iraun ahal izatea, zergatik berak jarritako bijilantzia oro alferrikakoa, noiz ematen zien arropa eta jana, seguru baitakigu inguruotan dabiltzala, ez dutela inora eskapa egin, behar bada guri entzuten egonen baitira oraintxe bertan, eta...

        Azken esaldiarekin batera jaiki zen zalapartan, eta goiko bizitzan hotsak, astintzen ata miatzen ari denak sortzen ohi dituen hotsak hain zuzen, entzun ziren. Baina besteek itzultzeko agindu zioten, jaisteko segituan.

        Hiru hilabete lehenago, bi gizon beltzaran, alkandora urdinez jantzi eta gero, ordu erdira zegoen etxera abiatu ziren, eta zain gelditu, etxeaurreko tontor batean. Askorik itxadon gabe, sonbreilu zabala zeramakien aiton lodia ikusi zuten etxetik irteten, eta korrika, haren enkontrura joan ziren. Zelaira jotzen zuen fagadian harrapatu zuten, eta bi anaiatako zaharrenak.

        —Ondo bizi ahal dira tratanteak?

batekin agurtu zuen. Zuri erantzun zion agurtuak sonbreilua kentzeke, eta zerbait somatuko zuen zeren ez baitzuen jiratu nahi adierazten zitzaion bezala, ez dakit zein gauza ikusteko aitzakiaz.

        Baina, azkenean, jiratu egin zen, eta berbaldia josi zuten. Ez zen ezer pasatzen, eta bazirudien ez zuela sekulan ezer ere pasa behar. Bapatean, ordea, anaia zeharrenak atzera jo zuen, ez ahal diok eman behar! Jata hil ezak oihukatuz. Besteari itxadon gabe, eta haizkora eskuratuz, instant bat bezala defini dezakegun une batetan, laupabost bider altxa eta jaitsi zuen burdina. Sonbreilua, erdibituta geiditu zen langaren alboan.

        Hartu zuten zamarraren patri ketako dirua eta etorritako lekutik, betidanik ibilitako bidexihorretik egin zuten hanka. Emakumearen negarrari kasorik egin gabe.

        —Ikustan! Hona hemen lasto berdea!

esan zion, eta abotsa arraroki kanporatzen zitzaion.

        Jakiak eta arropa biltzen ari ziren bitartean, pardela bukatu artean, bi gizonek behin eta berriro erakutsi zioten obligazioa andreari: goardiak inguruetan zebiltzanean, izarak zabalduko zituen etxeaurrean, lixiba eginberriaren itxura eginez: eta arriskurik ez bazegoen hutsik utziko alanbreak, arropa ere zintzilikatu gabe. Seinale hoien bitartez jakinen zuten noiz etorri eta noiz ez. Hala, nahi adina diru garraiatuko zuten, nahi adina etxe hustuko zuten arriskurik gabe. Eta urtebete baino lehen aldeginen zuten norabaitera.

        Abiatzerakoan, hinbeste oihu gabe, dirua zein zulotan gorde esan zioten. Emakumeak ez zuen hitzik atera, eta baietz erantzuri zien buruarekin.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.