Suizidioari * buruzko notak
Koldo Etxabe
«Honez gero hila nuke neure burua suizidioaz pentsatuko ez banu. Honekin, niretzat suizidioarena ideia positibo, bizitzen laguntzen duena dela esan nahi dut. Bizitza honetatik aldegiteko posibilidaderik gabe, berori jasangaitza izango litzateke. Nire bizitzako unerik zailenetan ere, eta ez bakarrik horietan, liberazio moduko zerbait sentitu izan dut dena nire esku zegoela, nire geroaren jabe nintzela pentsatzean».
(E.M. Cioran)
Gizateriaren historiko edozein unetan gertatu dira suizidioak. Eta gizateriaren historian diot, Cioranek idazten duenez, suizidioagatik piztiengandik bereizten bait gara; eta izaera honek gorderik digun gero ilunari begiratuz «gizonak bizitza jasan ezingo duen egoerara iritsiko da. Suizidioa bere baldintza normala izango da».
«suizidioaren kopurua goraka doa nonahi. Egunkari tradizionalista guztiak horregatik jotzen dute hileta, gaiari dagokion estatistika ofizialak errepikatuz. Oraindik asko gehituko dira suizidioak: guraso esjakin edo argalek, kondizio absurdo ezinezko edo zailegietan munduratutako gizajoen kopurua berdindu arte».
(P. Robin - 1.901)
Honek, beharbada, esajeratua dirudi, baina dena den, bizi garen krisi nagusian, kili-kolo dagoen munduak eragindako inestabilitate-sentimenduak gaia bera onetik ateratzen du eta gaurregun duen horrore-itxura ematen dio.
Aintzinako Grezian norma zen. Arau eta beldurraren artean jestoa ez da gehiegi aldatu; aldatu, juzgatzeko modua aldatu da, eta ez ekintza beraz. Grezia eta Erroma klasikoan sendaezinezko erien aurkako min fisiko eta zikindutako konbintzioen kontrako terapia zen; ihespidea eta horregatik etikoko eta sozialki salbazio bidea. Era berean, jainkoek eta botere politikoek ezartzen zuen alabeharraren kontrako benetako askatasun bakarra.
XIX mendeko loratzean; suizidioak, gaur galdu duen egoera estetiko eta indibidualista eduki zuen.
Bizitzeko posibilidade soila, gaurko bizitzeko baldintzetan mugaturik, eta ez pertsonalitate gaitzak edo faktore siko-patologikoak dira argi eta garbi suizidiorako bultzatzaileak. Eta suizidioa hortxe dagoelako komunikabideetan agertzen hasia den erreflesio gisako horren gora behera, gaia tabu da eta poliki-poliki kaleratzen hasia da hainbat denboratan arduraz gordeta egon den urna-kutxa gotorretatik.
Den hau horrela izanik, suizidioak ez du oraindik izutzeko eta harritzeko ahalmena galdu, heriotza guri aurpegiratzean, Mendebaldeko Kulturarentzat honek suposa dezakeenarekin. Gizabanakoen askatasunez mintzatzen zaigun kultura, baina pertsonaren askatasunik garrantzitsuena ezetsi eta erasotzen duena, (nork berek bere gorputz eta bizitzarekin nahi duena egitekoa), bizitzeko beharra inposatuz, bizitza «dugun sakaratuena bait da».
«Suizidiorako ideiatik bazter nazazuen ez iezadazue misio baten kargu naizela, bizitzekoarena alegia, eta jomugaraino bete behar dudala esan. Zeren karguak tristezia esanahia bait du eta beharrak esklabutza. Zeren bortxaturik izan ezik, nahi dudana egiten bait dut; eta bizitza honetan dudan kontsuelo bakarra egoki deritzodanean bertatik aldegitekoa da. Galdetuko nizueke. Nork zuen misio hori ezartzeko misioa? Nork du eskubide hori? Noiz eta nola? Bila diezadatela kostarik kosta nire bizitzeko konpromezuaren kontratua! Aipa diezazkidatela bera sinatuz eta idatziz nire alde jarri ditudan baldintzak! Orduan misioz, presioz, konprentsioz, depresioz, aspersioz biziko naiz. Bestela ez!
(Courderoy)
Nork berak bere gorputzarekin nahi duena egiteko askatasuna betiko eta betirakoa, transferiezina gainera; eta ez posibilitatea bakarrik, «etsipen» momentutan zuri daitekeen ariketa.
«Arrazoiaren funtzioetatik aipagarrienetakoa mundu honetatik joateko ordua al den ala ez jakitean datza».
(Marco Aurelio)
Mendebaldeko Kulturak, nahiz eta suizidioa soluzionatu behar den arazoa bezala planteatu, denbora aurrera joan ahala gero eta ahalmen gutxiago dauka inor konbentziarazteko «bizitzaren egia» faltsua eta Santo Tomasek sinisten zuen bezain sakaratua ez dela. Eta norbait santua eta haritik Eliza, aipatzeaz molestatzen bada, esango diogu, paradoxikoki, inoiz bete den eutanasia-egintzarik nagusiena beharbada, Trinitate Santuko lehen pertsonak gertatua izan zela, errogatzen zion bigarren pertsonaren laguntzan ez joatean eta gurutzean hiltzen uztean. Kuriositate gisa ere, esango diogu XVIII mendean Joan Robeck deitu jesuita batek suizidioaren defentsa eta argibiderako idatzi zuela; gero bere burua hil zuen.
Mendebaldeko Kultura, zeinak nekez isil bait dezake suizidioaren errealitatea, baina isil-misilka berari egokitzen saiatzen da. Heriotza (esaten digute) serioegia da norberaren esku uzteko.
«Beren buruak hiltzen dituzten pertsonengatik hain mehatxatuta sentitzen da gizartea (honen arauteria organizazioari jaramonik egin gabe, suizidioa anomiarako gonbite iraunkorra da), ze norberaren burua hiltzeko saiaketak nazio askotan oraindik iraintzat bait dituzte. Ingalaterran, XIX mendearen haseran, delitu kapitaltzat zuten; legalki hil behar zuten bere burua hiltzeko saiatzen zena. Adibidez, gizon bat bere burua hiltzen saiatu zen, arrakastarik gabe, eztarria ebakiz; urkabean hiltzera kondenatu zuten; baina urkatu baino lehen (orduan estrangulazio geldia zen eta ez erdiko sistema nerbiosoari eragindako traumagatiko heriotza) bendatu zioten zauria ireki ez zedin. Bere buruari egindako zauritik odolustuz hil zedin; urkabean hil behar zuen, beste inon ez».
(David Cooper)
Benetan, Cooperrek aipatzen duena gaur gertatzen ez bada ere, egoera antzekoa ematen da. Ezin zaio heriotza norberaren iniziatibari utzi; horren lekuan norbait «inportanteak» paradaren bat eskuratuko digu «onuragarriro» hil gaitezen eskenatokiren batetan (beliko, erradioaktibo, kliniko, ferrobiarioa). Farregarria da suiziden irrespontsabilitateaz eta suizidioaz hitzegitea, errealitatepean (armen karrera, ito teknologikoa, zaborreria kulturala, ardoan kalitatearen dejenerazioa ez da broma eta abar luzea) agertzen zaiguna ikusi ondoren.
Ez dio ezerk hiltzea eragozten! dio topikoak. Hala ere suizidio-eskubidea (posibilitatea) dagoen bezala ez dago suizidiorako eskubidea. Bere burua hiltzetik, lortu gabe, gogoz kontra datorrenak, alferrik eskatuko luke borondatearen aurka bizitzeagatik ordaina. Suizidioak iraun behar du Historiaren zentzuan bizio bakarti gisa.
Burjes moralak eta bere kontzerbazio-aparatoek, boterezko suizidioa (suizidiorako laguntza) erailketa moduan kontsideratzen dute. Interesaturik dagoenak «Estatu Demokratiko»etako legeak eta zehazkiago eutanasia eta suizidioari buruzko Gobernu sozialistak aprobatu duen Kode Penal berriko legeak irakur bitza. Biktimaren baietzak ez du balio; ekintza «homizidio», erailketa, pozoamendu edo parrizidio gisa kontsideratua izango da. Asuntoaren fartsak muga sinestezinak ikuitzen ditu. Ezkontz zeloek bizitzeko arrazoiak dituzten bi pertsonaren (senar edo emazte eta maitatzaile) erailketa arintzen dute, justiziaren ikuspegitik begiratuez gero, eta norbaitek bere bizitza aurrera eramateko arrazoirik gabeturik bere burua hiltzea erabakitzen badu, ez dio ezerk arintzen horri laguntzen dionari. Areago doa gauza, penaturik dago bere burua hiltzea erabaki eta hori gerta ez dadin norbait horri ez laguntzea.
Zoritxarrez «moral eta usario on»aren fartsa ez dago bakarrik legerian isladaturik; giza pentsamenduak juzgatzen du ez baliotzat «interesatu»aren eritzia, eta egoera klinikoaren arabera aztertzen du. Horregatik, suizidio bat burutzeko inori ez laguntzea aholkatzen dizuegu; bestela, gartzelara iritsi baino lehen, «biktima»ren lagunek garbituko zaituzte; batez ere, gazte eta osasun onekoa bazen, zentzu komunak «zoriontsu izateko dena zuela» diolako. Komeni zaigu ez nahastea, gutxiago konfunditzea, oso kuestio ezberdina: pertsona konkretu baten heriotza edo suizidioak penaz bete gaitzakeela. Bizidunok; suizidatu «gixajoena» ipuina besterik ez da, berak ez du sufritzen.
Horrela, aitortutako suizidioak gertatuak baino askoz gutxiago dira. Suizida eta familia askok suizidioari istripu edo heriotz naturalaren itxura ematen bait diote.
Izkutatzen duten arren, suizidioa HORTXE dago sekulako errealitatea bezala, eroetxeetako hormak edo fikzioko literaturako hesiak gainditzen dituen eguneroko izurrite soziala bezala. Esajeratua baderitzozue, erosi egunkari batzuk eta irakurri; arretaz baina, zeren informazio soila kutxadura-ajentea bait da.
«Suizidioa izurria moduan zabaltzen da arima-eriek besteek bezain bortizki hiltzen dute. Kutxaduraren ideia sinplea, lasaigarria da. Bestela adierazi ezin den fenomenoa ikuskatzen laguntzen du. Gainera zientifikoa da».
(Claud Guillon)
Ezker alderdi edo taldeek esango digute norbaitek injustizia edo miseriaren eraginez hil behar badu, zuzenago edo beharrezkoenagoa dela haien aurka dihardutenekin batzea. Ezkerreko jendeari suizidioak ajola gehiegi ez zizkiolako ustea dugu; objetibotasunez aliatuak direnak haien banderapean ez ibiltzeak mintzen ditu. Talde politikoak suizidez ez fidatzeaz erratuak daude. «Hauek Langloisek dio beren goiko sentsibilitateagatik, askotan burkiderik onenak dira».
Argibide gisa Errusia Boltxebikean Glozman, Trotskyren idazkaria eta Mayakovski suizidatu ziren. Karl Marxen hiru arrebatatik bi suizidatzen dira, baita Paul Lafargue ere, haietako baten senarra eta politikoki oso lotuta Marxi. Azken testu politikoan Lafarguek suizidioaren teknika sartzen du: «aspaldidanik dut finkatuta bizitza honetatik aldegiteko garaia eta dagoeneko prest dut dena asmo hori batetzeko, azido zianhidrikozko injekzio hipodermikoa».
Hurrekoa da Poulantzasen suizidioa eta Althusserek bere emaztea hiltzea.
Idazleen suizidioak (zerrenda amaiezina) filosofo, pentsalarien suizidioak, eta abarrak harritzen gaitu (ospetsuak izateagatik enteratzen gara), heriotza ebitaezina izanik, osasungarria dela nola, noiz, non hartzea erabakitzea esaten bait digute. Pertsona asko hauen suizidioak heriotz eragina, borondatezkoa, hausnartua ez dela porrotaren aitortza edo sofrikarioaren aurreko ihesa, ez da egintza morala» (Camus dixit), norberaren adorezko egintza baizik aldarrikatzen dute, eta inork ez luke juiziorik aurreratu behar.
«Porrota, ez porrota; arazoak ez du ajolarik. Suizidioari esker bi gauza frogatzen dira: adore eta norberarekiko manupea. Orduan suizidioa bizitzaren loratzea, garrak suzia koroiatzea bezalakoa da.
(Henry Montherland)
Irakurketari jarraitzen dion edonork bere burua hiltzea pentsatu badu, duintasunez eta argitasunez hiltzeko eskubideak zabaldu nahiean, gaia normalizazio bidean sartzen saiatzen diren zenbait erakunde badaudela gaztigatzen diot. (1)
Dena den, ez da beharrezkoa prentsa espezializatua irakurtzea suizidio errezeta batzuk ezagutzeko. Bazter ditzagun metodo biolentoak (aspertuak gaude egunkarietako lehen planetan ikusteaz: Metroa, labana, soka,...) Zinismoa inkonszientearekin elkartuz, egunkariek beren orrietan zehar heriotz gozorako teknikak agertzen dizkigute sano-sano.
Perretxikoen lehiaketa. Amanita Phaloideren 100 gramoek hiltzen duela.
Bizitza kendu zuen Valium, Vesperax, Sonnatone hartuz.
Lagunen batek aholkua eskatuko balit esango nioke oso sinpatikoa zaidala Assoko Kleantes, Dionisio Desertoreak, Eritreako Menedemok, filosofo estoikoek, eta poeta zein politiko erromatar askok erabili izan zutena; borondatezko, nahitazko inaniziozko heriotza, hain zuzen. Horrela, gure azken egunetan behintzat intosikazioz eta jakien pozoinduraz libratuko ginateke.
Seguraski, Krisipo eta Meagarako Estilponek erabili izan zutena aholkatuko nioke bereziki; ardo goxo ona neurri gainetik edanez suizidatu ziren.
Eta noski, modurik goxoen eta xarmangarriena neretzat gordetzen dut. Bukatzeko Senekaren zita bat:
«Ez zaitez kexa zorigaiztoa bazara. Behin behineko zoritxarrez, eriez eta beste desplazerez kexatzea ez da beharrezkoa, munduratzeko ate bat besterik ez badago, milaka daude ateratzeko. Zoriontsua ez bazara, begira inguruan eta irteerako atea aukeratu. Bestela ez zaitez kexa, zuk beste inork ez bait duzu "zure sofrikarioaren errua"».
* edo «autoliberazioa» M. Lee Landak planteatzen duen bezala, «zeren suizidio hitza konotazio trajiko edo desperatuz kargatuegixe bait dago gure inkonsziente kolektiboan».
(1) Irakurleak irakur beza ATE argitaletxeko «SUICIDIO. Técnicas, Historia, Actualidad» Claude Guillon eta Yves Le Bonniec-ena, erakunde hauen zerrenda, harremanetan sartzeko modua, baita suzizidioari buruzko dokumentazioa ugari ere nahi badu.
|