Bertso paperak
Bertso berriyak
Inaxio Mujika Iraolak jarriyak
soldaduskaren gañian
Inaxio Mujika Iraola
Doñua: "Berdabiyoko bertsuak" Oihartzungo erara kantatuak.
Loyolan bada gizon trixte bat izena du Inaziyo
Bere bizitza negargarriya ta hamaika amorraziyo
Kontatzekotan egiñak ditu bertso hauen asmaziyo.
Loyola auzoa len zan argiya horra bihurtu illuna
Azaro hilak hogeitazortzi etzan atsalde biguña
Ordun hasi zan siñaramente sofrikariyon higuña.
Bertso hauexen kontu ematen ai naiz imajinariyan
Bi orduotan badut astia lokartze ez banaiz ariyan
Jaun Zerukoa bertan badago kupittuko zait agiyan.
Ez pentsa gero Jaun Zerukuaz nagonikan ahaztuta
Kakaztua dut hamaika bider ile guztiak laztuta
Len esan gabe nituen hoyez migaña daukat beztuta.
Goizian goizik dianarekin turutaz lehen pregoya
Astindu luan orratzak eta segiran txukundu oya
Probatu gabe zail da jakiten nolakua dan pozoya.
Armas al hombro, firmes, descansen, azkenik paso ligero
Kaka ittekore formatu bihar, diziplina dute gero,
Erraz da agintzen nahi dan guztiya gañetik egon ezkero.
Hasi Alferez alferrarekin, mutur beltzena kapitan
Komandantea ze tunantea, maiz Koronela erritan,
Ez duk txikiya alu kuadrilla petxuko izarren argitan.
Apenas duen petxuko izarrik buruko argirik luzitzen,
Hemen guziak barrabillaren lilluraz dira bizitzen
Pelota txiki biren mendian eztakit nola gabiltzen.
Sarjento jende, Brigada xarrak, pena ematen didate
Kuadrilla honetan badirelako hamaika kalamitate
"Quiero y no puedo" ugari eta tontoena da alkate.
Bi eratako manduak ditut etxe honetan ikusi
Lau hankadunak ondraduenak, bi hankadunak nagusi
Gainerakuan igual-igualak beren buztana ta guzti.
Beste gauza bat penagarriya kuarteleko arrantxua
Ustel usaya du haragiyak, harria da garbantzua
Nahiago degu latak irekiz ogitartian antxua.
Hamabi dira hillabetiak, horra hamabi bertsuak
ez dira alferrik beraz izango eginiko errezuak
Zorionian "ez dok hamairu", altxa ditzagun besuak.
|