L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-11 (1986-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Aborijenak

 

Pako

 

Expedizioena, Bizkaian barna abiatu zen, alderdi menditsu batetatik, arroil ferdezka, hosto eta kapar hezetasunez distirant begien aintzinean, argi izpi meheek beren meneraz eramanik jende higatu hura, natura oro izerditan bezala goiztiri hartan zerrendan ibili zientifiko taldea tai gabe aintzina abiatzen zelarik.

        Perilos zen han gaindi isiltzen, lehenik hara sarturik ziren expedizionetarik bat bera ere ez baitzen bihurtu; kordoka ziren alta, eta zinez inkieta bideska ertsi hartarik, bedatseko lehen beroak helturik gabe zirelarik Bizkaiako bide pettarra, erorgo nola oihan ilun heze haietatik: Oihaneko ehortzek baitira ezinago bizi eta klarki mintzatzen, entelegatzen dakizkienendako, harriturik dira baratzen belarriak xut, oro isiltzen denean, inguru bana egiten dutelarik, nola gibel edo alboetara, ixilunearen kariaz, begiz elkarri egiten diotela galto.

        Luze gabe, bainan ez espero gabe, baitaraino baitzuten ezarririk lur haren aipu perilosa, han zituzten ororen aintzinean, xerka abiaturik izan ziren aborijenak. Barneko muinak ez zituzten zientzi jendeek kordoka eta beldur gabe, hain populu beltz, abre, eta basa ikustean, beren mintzajeaz, izugarrizko orruak ematen zituztelarik.

        Ororen gainean zirudien haietatik batek eman manua eta berehala ziren expedizionetzailiak estekaturik zenbait langa edo zuhaitzetara, laidorik falta gabe xaflaturik izateko, beste zenbaiten dantza eta kantore salbajeez ikara zireneino. Bainan egiaren erraiteko, nor ez liteke beldur ateka gaizto hartara bildurik den inor, bederen ama baten emea izaki?. Expedizionaren buru zen, Legazpiako Mikel Rekondok baitzuen oraindik inkari bat adore gorderik, beste expedizionetzaileak bandarazteko, antropologo zenez, arraza hura ez zela zirudien bezain abre erraiten zien, nahiz kolpaturik zen ele bakoitzaz; Rekondoz beste, han ziren halaber, Laura Txintxurreta, Oriotarsa, higiene kontzeilaritzakoa, feminista omen zena, ez dakigularik zerendako, Ruper Soneton, euskaldun ez zen bakarra, antropologo ingelesa, salbajeen artea eta musikak ikertzen zituena, eta beste zenbaiten artean, bazen ere Andoni Bilbao, Elantxobetarra, aborijenen hizkuntzan jakitun zen eta "Euskal jaurlaritzak" antolatu expedizione honen berri eman ziguna nola besteak baino osoago heldu zitzaiguna, ezen, bera eta Laura elki ziren zuten osotasunaz, besteak, bizitza gorderik, haragi zati zerbait galdurik etorri ziren lurralde basa haietatik.

        Pena handia zaigu ezartzen bihotsaren erdian ondoko gertakizunak kontatzerakoan, nahiz zenbait kontent den gure zientifikoek bizia galdu ez zutenean. Andonik erran bezala beraz, oihanean estekaturik zein manera orotara ahalaturik zirenean, jende basa haien buruzagia zirudienari expedizionetzailiak oro hil gai zituztela konprenitu zion, eta libra zitetzen, haien mintzajearen entelegu apurrean ematen zuela esperantza, halaber, zeluko jinko jaunari erregutzen gaizki uler ziezaion.

        Hola gauzak, fera futre haien buruzagiak, zerbait jauzi eta erran egin ondoan, Mikel biluztu zuen, besteak oro, salbu eta Laura hari so ginelarik gaiztakeriarik handienaren beldurrez, aborijenak festa giro erran zireneino. Zer egin giniro ateka hartan, salbu eta otoiz sofrikarioa ez zedin luza? Pikarri zelarik bada, buruzagiak, barrabilei esku emanik, ahora sartu eta izugarrizko kroskada eman zion, non seme-alabak oraindik sortu gabe baitziren, haien erdia buruzagiaren ahotik zeriola eta beste hainbeste, lurraren hazkurri bilakatu baitzen. Han ziren bai orruak, Mikelek eraikiak, oihanaren ehortzek orok nola salbajeen kantore eta dantzek ezin baitzitzakeen batere zehiar, hain zen gora usuki hark atarazi zion uhuria.

        Halaz ere, barrabila puxka zitzaion baratu xilintxau, bandera azpiratua bezain urratua, odoletan, bandera sobietikoa, Mikel gaixua nork beti gorrotatu baititu koministak. Bigarrenez, operazione bera egiteko aldia heldu zitzaion Laurari, bainan, emaztekia hain zen lodikote eta fantesia gabeko, non abre salbaje horiek ez baitziren ohartu egiazki zenaz eta gizon zelakoaren ustez, barrabilak galdurik zituela pentsatuz, gizon zikiratutzat hartu zuten. Egiaren erraiteko, Laurak ez duzu nehoiz arrakastarik izan gizonen artean, zeren eta hainbeste haragiren artean bularrik duenik ere ez baitzaio nabaritzen.

        Besteak beste, Andoniri ere bere aldia jin zitzaion, salbatuko zuen ideia piztu zenean haren baitara. Aborijenen buruzagia uilandu zitzaiolarik, barrabilekin ahatara baten egiteko, honela egin zuen ehortza: "Zure botoa espero dut".

        Holakorik entzunik, gibel eman zuen buruzagiak, zinez estekaturik, ahotik, apar gorri iluna zeriolarik. Gibel eman eta hara baratu begiez deus ikusi gabe so editen ziola. Buruzagiaren duda zehiartzeko bigarrenez eman zuen honelako orrua: "Biharko eguraldi ona". Belaunbiko ezarririk, salutazioneak eginez, bere tribu osoari ber gauza egin zezan manatu zion. Expedizionetzailiak, alta, han ziren estekaturik, harategiko txahalak bailiren, nork gehiago nork guttiago, seigarren mandamentuaren kontre ez zuela jagoiti pekaturik eginen.

        Hedeez libro zezan galtatu zion beraz Andonik, bainan zientifikoek haien mintzajea konprenitu ezik, Andonik polit hau eman zuen: "Euskaldun fededun". Orduan bai, aborijenek entelegatu zuten nola askatu ere.

        Han bertan tribua oro geneukalarik, eta amini bat lagunak zainduz, (Laura, zinez zen kexu zeren eta salbaje astopito haiek ez baitzuten ikusi emazte zenik) profitatu zuen jende abre basa hura bere mintzaira eta erlijionera erakartzeko: "En nombre del Gobierno Vasco al que represento...".

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.