L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-11 (1986-urtarrila) —Hurrengo artikulua




 

 

Elsa Morante

 

Pello Lizarralde

 

        Elsa Morante Erroman sortu zen 1912.ko abuztuaren 18.an, Testaccio izeneko auzoan igaro zituen haurtzaroa eta gaztaroa. Oso gaztea zelarik hasi zen aldizkarietan kolaboratzen artikuloak bidaliz. Paraleloki ipuinak eta alegiak idazten aritu zen. Azkenik 1941.ean ipuin bilduma bat, Il gioco segreto, eta alegia luze bat, Le bellissime avventure di Cateti dalla trecciolina, argitaratu zituen. Urte berean Alberto Moraviarekin esposatu zen eta Caprin bizitzen jarri ziren. Han burutu zuen Morantek Menzogna e sortilegio, bere lehen nobela. Kritikoei asko gustatu zitzaien nobela hau eta Viareggio saria eman zioten. Erromara itzuli zenean, 1950.an, Moraviarengandik bereizi zen. Handik aurrera oso bizitza isolatua egin zuen eta idazteko ahaleginetan bete zuen bere denbora guztia. Bere urrengo nobela, ere, L'isola di Arturo, saritua izan zen (Premio Strega) eta gehienen ustetan bere lanik onena da. Urte bat geroago, 1958.an, poema batzuk argitaratu zituen, Alibi, eta 1963.an ipuin solte batzuen ondotik, Lo scialle andaluso izeneko nobela batekin bueltatu zen. Il mondo salvato dai ragazzini deituriko liburuarekin prosa poetikoaren ateak jo zituen eta 1974.an izugarrizko eztabaidak sortu zituen beste nobela kaleratzean. Dena den, La Storia-k arrakasta handi bat lortu zuen. Bere azken obra ere nobela bat izango zen, Aracoeli, 1982.ean publikatua. Urte bat geroago, Elsa Morantek, suizidatu nahi izan zuen. Gasak eta barbiturikoek utzi zizkioten ondorioz hil zen joan den azaroan. Azkeneko bi urteetan Villa Margherita klinikan bizi zen Erromako udaletxeak eskaini zion diru-laguntza bati esker. Denboraldi honetan hitzik esan gabe iraun zuen, ia mutu, bere irlan entzerraturik.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.