L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Orrialde nagusira itzuli
                   - Pamiela aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Pamiela-7 (1984-urria) —Hurrengo artikulua




 

 

«...txoatu / iten diat, baina...»

 

Etchebar

 

«...Ez, gure aitamak arruntak ditut: aita, Sorian jaio huen eta konstruzioan lan egitera etorri huen hunat. Fabrika batean sartu gero eta «konstru»-ra atzera ere. Ama hemengoa zeukeat, «baskoa». Apellido guztiak euskaldunak dizkik naiz eta baten bat, ez baitakik oso holakoa den... bai, txoatu'iten gintuzten behin jaiek. Hustutako etxe batean ba ginauden eta ba huen peluko zahar bat eramo nahi genuena. Hauzo marikoien batek piatu eta, kuartelillorat. Hantxe, Aiuntamendu txoatu'in ondoan. Kurraldi batzu jaso, beste kurraldi batzu atzera ere etxean era, agur Ben-Hur! Honez geroztik, Urribarriko denda bateko kajea feriatu ginian bi laguntxu eta hiruron artean. Zelako karetoa jarri zuena atsoak! Beti eramotzen genuen katxulia guk, ikuste'uk? Baina oihuak aditu-ta, morroi batzu atera ziren ondoko ardandegi batetik eta, popatik hartzera gure negozioa! Zartako batzu eman zizkiguten ere, xukelak etorri eta baruen aurrera, hirurok. Txikerrak ginenez, «reformatoriora»... txirrist'iten omen ziaten fraileek, eta ezagutzen diat nik morroi bat, sekulako «xiloa» utzi ziotena. Niganat, berriz, ez huen behin ere holako orajai bat hurreratu. Fite atera ninduan ni, baiña Toño ganbaratik jota geratu huen, eta «paperak» eta guzti ba zeuzkat orain. Sandios! ederki utzi ziaten mutiko hura, bai!... ez, berant jaikitzen naula, ze ostia! «Hatxurrarekin» eta guzti, badakik, ohetik altxa eta mistela batzu hartzen ditukenerako, ordu biak. Lehen, marikoia bati «egiten» nionean, kera eta guzti ba nian, baina suertatzen dena, ez diat besterik orain... beti ere izaten diagu zer tejalatua eta tenore ona izaten duk, gero gauzattoren bat «jasotzeko»... «casetteak» sos guti ematen ibiltzea bezain lanjerosa, batez ere ijituak, musturrak orotarik agertzen hasiak direnez geroztik. Euliagaz zebiltzak xukelak, ijituak segituan hasten baitira txoakeriatan eta, txungoa hi! Den denek «txoatu» behar lituztek, ezin baita holan munduan ibili, txo, balitxu hutsak ditut gainera... ba, gero, deus ere ez, zerbeza batu piotu «txokolate» ederra eta eia zer suertatzen den. Egun txarragoak izaten ditut ere... eta txoil txungamen, txo, trinkatu eta estarimenara eramoz gero. Bi aldiz izana nauk ni estarimenean. Atzelari asko ziok baztarretan holako lekutan nik morala noiz galduko esperoan, «xiloa» konpontzeko asmoz. Batzuri, halako pisaldi edo otamen erdipurdiko baten truke, «ederra» jartzen zietek, ahate-aska bat iduri egia errateko... ez baldin baditek zenbaiten artean txoatu eta zanbuillorat eramotzen beñepein... txoil gaizki bestela, «Palanka»-koek uste ditek, legezko putaseme direnez, besteak baino gehiagokoak direla eta nola handik dabiltzan «rutinenak» ezagutzen dituzten, harroputz ibiltzen dituk hire aurrean. «Ederra» harrarazi ginioian haietako bati... Nahiz eta egon ba diren ere batean batzu, marikoia egiten ari direnak han-hemenka, era maindirea bustitzen beti... erabat futitzen nauk guztiorretaz, Feliperen eta bertzaleen kontu horixk bost ajola niri, hauekin, berriz, askotan ibilia nauk «Alde Zaharrean» harrika xukelen kontra, baina gero, zerbeza hartzera joatean, bakarrik joaten dituk beti, eta gaizki, txo... behin batean, «bizi» batekin harat-hunat, ba dakik, eta ondotik «obra» batera eramo nindian aitak. Baina, redios, etxean ikusteaz landara, hantxe eta egunero ikusi behar zafraldi ederrak ematen zizkidaian gainera, sobera, motel... gure amak asko sufritzen dik, baina, muñi-muñia laxatzen dik ahal izanez gero eta esaten zidak: «hil'iten nauzu», «hil'iten nauzu», baina zeozer eramotzen zioiat noiz behinka... erosia, txo! ez pentsa hori txoatu'iten dudala... Hoberena amatxi, baina gorra duk... Erromañekin, dabuten tio!, baina traba handia dituk, ez izatekotan, ha dakik, horretarako... gorki pisuak jartzen dituk, musturrak denean sartu nahian eta hori ez... ez uste, jende pito asko ziok honetan, palmeroak ere ba jagozak, bale, baina «rocka» duk egiaz ederra, «Baron Rojo-koak» ikusteaa joan nindian zezenplazara ere, aizak hi!,... gehiegi... ba, aberatsa izan nahi nikek, horixe, aberatsa eta akao, betirako kontent, lan asko egin behar duk-eta honetan eta «kinkiz» ibiltzeko, ez ba, horrela ez, zeozer eder noiz behinka altziñera joateko, nahiz eta «txokolatea» Felipek legalizau ostean eta, munko, ezin haiz txantoi batean jarri...

 

TXOATU: LAPURTU. HARRAPATU; PELUKO: ERLOJU; PIATU: HITZ EGIN; KURRATU: JO; FERIATU: LAPURTU, LORTU; KARETO: AURPEGI; XUKELA: AGUAZILA, TXAKURRA; BARUA: JUEZA; ORAJAI: APEZ; PAPERAK: PSIKIATRAREN ZERTIFIKATU; TXUNGO: TXARTO; BALITXU: ZERRI; TXOIL TXUNGAMEN: OSO TXARRA; ESTAMINERA: GARTZELA: ZANBUILO: KOMUNA; RUTINA: GARTZELAN, TABAKU, ETAB., SALTZEN DENA; ERROMAÑA: EMAKUME; DABUTEN: EDERKI; PALMERO: FLAMENKO GUSTATZEN ZAIONA; TEJALATU: JAN; PIOTU: EDAN; KERA: ETXE; ZAFRATU: ZARTATU, JIPOITU; MUÑI-MUÑI: DIRU; JAI: POLIZIA; KATXULI: LABANA; FUTITU: PASSATU. ("HITZ" KAZETATIK HARTUA)

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.