Gure literaturaren historia ezagutu ondotik, aunitz jende, apezen kontra biraoka ari ohi da. Ez dugu ukatuko ohitura osasungarri bat denik, gorriak pasatu dituenak bere kontsolamendua bilatu behar bait du nola edo hala. Ale honetako gaia gogoan hartuz gero, ordea, pixka bat baretu behar maldizio jarioa. Bai, klasikoetaz ari gara. Sobera hedatua da apezek alferkeriarako duten joera, baina horien artean ere baziren denbora pasatu nahiz txigurrien enpeinua jarri zutenak. Ondorioz klasiko nagusienak itzuli zizkiguten eta gaur egun gure biblioteka apalaren atal bat betetzen dute.
"Kanpotik" begiratzen duten listoek, irrifartsu, bizitza barkatuko digute. "Barnetik" begiratzen dugunok ongi dakigu zer lan pila aurreratu ziguten beleek. Listo horiek, gainera, beste zerbait jakin beharko lukete. Estatuan, eta arlo honetan, egin diren itzulpen onenak katalanez ageri dira. Eta gehiago, ohorez jantzitako zenbait idazlek frantses eta ingelesetik pirateatu izan ditu textoak. Guk zihurtasun bat izan dezakegu, euskarara pasatutakoak zuzenean ailegatu zaizkigula heleniarretik eta latinetik. Azkenean zortea izan dugula pentsatzera bortxatzen gaituzte.
HOMERO
Iliasena, (S. Barandiaranek itzuliak), Gasteiz 1956.
ESOPO
Esoporen alegiak, (J. A. Etxeberrik itz.), Bilbo 1967.