Orri zimelezko soiñekoan
Juan Larrea
Muniategi-tar Sabin
Amestu nagizu amestu laster lurreko izarra
nire betazalak ereinda ar nazazu nire itzalezko eusgarrietatik
atxurdin gorizko egoz lerrokatu nazazu izar izarra nire autserre artean
Aal izan aal izan azkenean nire xeraduran irudia
eguzkidun gizuren batena oñak uraren azalean
begiak neguaren biotzean
Agur munduari nire agurrezko amets artean
gizonak
agur gizonak eta euren eskuetako erritxoek
Alde guztietatik ezpatak dagoz nautela ebakitzen
zatietan
oh
ezpatazko ur-jauziak
Ezpatazko ur-jauziak da abiatze agindua
ni naiz dana abiatzen kobazuloz gain
buru-azurrak lez kirrizkarrazka
Iñor ez zegoen lenago izalean
Orain ni naiz baiña ni ez naiz neure jabe
nire begietan lo egiten duten
txoriek jabetzen zaizkien
baiño geiago.
|