L I T E R A T U R   A L D I Z K A R I E N
G O R D A I L U A

 

 
 

                   - Literatur Aldizkarien Gordailua
                   - Olerti aldizkaria
                   - Ale honen aurkibidea

                   - Ale honi buruzkoak (azalaren irudia eta fitxa)

Aurreko artikulua— Olerti 1985-1986 (1988) —Hurrengo artikulua







 

 

Maite zaitut, ni naiz

 

Pedro Salinas

euskaratzailea: Muniategi-tar Sabin

 

Ugarte, jauregi donerik

bizitzeko ez dot nai.

¡Bai alaitasun aundia

izenordetan bizitzea!

 

Soiñekoak kendu,

ikurrak, argazkiak,

ez zaitut nai orrela

beste baten aldatua,

beti zerbaiten alaba.

Garbi nai zaitut azke,

alda eziña: Zu.

Ba-dakit munduko

jendearte guztietatik

deitzen dautsudanean

bakarrik zu izango zarala zu.

Ta zuk itauntzean

zein dan itauntzen dautzuna

beretzat nai zaituana

izenak, iragarkiak,

edestia, lurperatuko dodaz,

iaio baiño lenagotik

leporatu eusten dana

ioango naiz apurtuz.

Ta munduaren arriaren

ezaugetasun billuts

betikorrera itzuliz

esango dautzut:

Maite zaitut, ni naiz.

 



Literatur Aldizkarien Gordailua Susa argitaletxearen egitasmoa da.