Illuntze
Muniategi-tar Sabin
Sartaldeko osertzez, laiño gorri artean,
arratsaldeak dagersku bere urreteria
eguzkia itxasperatzen dan bitartean.
Ortzi zear egazti bat dabil goi aldean
ta, musuzapi dirudin egoz, agur dagi,
lotarako asmoz baso-aldera doanean.
Geitzen ari da ixilla illuntzeratze leunez
ta, ortzian, izar bat edo beste, bakanki,
agiri dira illargiaren goi-aldamenez...
Ontziak ere atseden artuz, kai barruan,
ur geldiz, amesten ari dira kulunkari,
ugintxo ta arrain lotaratuen mezuan.
Bizitza da ioan-etorrizko ibilian,
ugiñik ugiñera bezala, goiberati,
aldi-aro bakoitzaren igitze-zorian.
Itzala tarteka bizitzako ur gaiñetan;
berein margo ta ameskizunezko osertzak
gizon ororen biotz-barruko egaletan!
|